Asteroko buletina
Ilbeltza bada hil txuri, ardiak haziko du axuri; ilbeltza bada hil beltz, ez ardi eta ez axuri

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Udazkeneko Baserriko Uzta: Maddi Oihenart eta Claudine Arhanceten kantaldia Pedronia etxaldean

2024-09-06 10:55

Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa martxan dugu EHKOlektiboan. Oraingoan, urriaren 12an, Zuberoako lurretan murgilduko gara, Lohitzuneko Pedronia etxaldea ezagutzeko. Bisita gidatuarekin hasiko dugu eguna, eta ondoren hamaiketako berezi bat dastatzeko aukera izango dugu. Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena izanik, kantaldiaren txanda etorriko da gero: Maddi Oihenart eta Claudine Arhancet abeslariek emanaldi hunkigarria eskainiko digute. Eguna borobiltzeko, mahaiaren bueltan elkartuko gara, jaki ekologikoekin gozatzeko!

Pedronia etxaldean 2000. urteaz geroztik dihardu lanean Anita Duhauk. Piriniar arrazako 60 bat ahuntz zaintzen ditu -arriskuan den arraza delako hautatu zuen-, eta haien esnearekin gazta ekologikoa ekoizten du. Horrez gainera, izaera sozial nabarmena du Duhauren proiektuak: laguntza beharra duten pertsonentzako aterpe izan da sarri, eta artzain berrien ikastegi ere bai.

Merezi du Pedronia ezagutzeak, eta urriaren 12an aukera paregabea dugu horretarako. Eman izena jarraian!

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora