Utzi naturari zure baratzean bizitzen.

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Udaberriko Baserriko Uzta! Ines Osinaga Lezaun etxaldean

2026-04-16 07:31

Baserriko Uztaren 2026ko edizioa martxan dugu EHKOlektiboan. Maiatzaren 24an agroekologia eta musikauztartuko ditugu Lezaun Upategian (Lakar, Lizarraldea).

Plan borobila izango da: bisita gidatuarekin hasiko dugu eguna, ondoren hamaiketako berezi bat dastatzeko aukera izango dugu eta kantaldiaren txanda etorriko da gero: INES OSINAGA musikariak emanaldia eskainiko baitu. Ekimena osatzeko, mahaiaren bueltan elkartuko gara, jaki agroekologikoez gozatzeko!

Lezaun Upategia historia luzeko upategia da, Nafarroako upategi aitzindarietako bat da ardo ekologikoa ekoizten eta mahastizaintza ekologikoa egiten. Upategia ardoagatik da ezagun, baina denbora da dibertsifikazioaren aldeko hautua egin dutela. Jantoki propioa du Lezaunek eta, bertan, etxeko ardoaz gain, etxaldean ekoitzitako jakiak eskaintzen dituzte. 

Edorta eta Raúl Lezaun Etxalar anaiak dira Lezaun Upategiaren buru eta Baserriko Uztan aukera paregabea izango dugu mahastizaintza agroekologikoa bertatik bertara ezagutzeko. 

IZEN-EMATEA

Maiatzak 24

  • *Izen-emate bakoitzean 2 heldu erregistratu daitezke gehienez, baina nahi adina izen-emate egin daitezke. Haur kopurua jartzearekin nahikoa da, ez da beraien daturik jasoko eta.
  • Haurrik ez badator 0 jarri
  • Haurrik ez badator 0 jarri
  • Partaide 1

  • Partaide 2

  • Barazkizalerik ez badago 0 jarri
  • Izen-ematea ondo erregistratu den jakiteko

    Gogoratu, izen-ematea egoki erregistratua izan bada email bat jasoko duzula baieztapenarekin. Ez baduzu emailik jaso, mesedez, jarri gurekin harremanetan ehkolektiboa@gmail.com helbidean edo (0034) 613990592 telefonoan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

The post Udaberriko Baserriko Uzta! Ines Osinaga Lezaun etxaldean appeared first on EHKOLEKTIBOA.

atzera
gora