Asteroko buletina
Kukuak erromako zubian jotzen du amabirjina martxokoz.

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Udaberriko Baserriko Uzta

2024-05-31 13:55

Laborantza ekologikoa ezagutzeko eta Jon Maiaren kontzertuarekin gozatzeko aukera eskainiko du
Baserriko Uzta ekimenak Itsason

  • Ekainaren 22an izango da, Itsasoko Urteaga Urkulegi etxaldean
  • Agroekologia ezagutzera eman eta komunitatea indartzea dira helburuak

Ekainaren 22an Baserriko Uzta ekimenaren edizio berri bat hartuko du Itsasoko (Gipuzkoa) Urteaga Urkulegi etxaldeak. Laborantza ekologikoa eta musika uztarturik, jaialdi benetan berezia izango da. Euskal Herriko ekoizle ekologikoak batzen dituen EHKOlektiboak antolatuko du, agroekologia ezagutzera eman eta eredu horren alde komunitatea indartzeko helburuz.

Ingurune natural ederrean garatuko da jaialdia, Aizkorri, Txindoki eta Goierriko herri, muino zein belazeen panoramika ageri baita Urteaga Urkulegi etxaldetik. Baratza ikusi, musika entzun, natura usaindu, esperientzia ukitu eta bertako jakiak dastatzeko eguna izango da. Gertutasuna zutabe duen egitarauan, 10:30ean bisita gidatu bat egingo da etxaldea eta bertako ekoizpena zuzenean ezagutzeko. Ondoren, Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pello Ramirezen kontzertuarekin gozatu ahalko da; areto eta plazetako ohiko eszenatokietatik aparte, oraingoan landa eremuan jardungo dute musikariek, formatu xume eta intimoan. Eguna borobiltzeko, bertako produktu ekologikoekin osatutako lagunarteko bazkaria egongo da.

Ekainaren 16ra arte eman ahalko da izena eta 30 euro balio du egun osoko sarrerak (6-12 adin tartekoek 15 euro, eta 6 urtetik beherakoek doan).

Urteaga Urkulegi etxaldea

2011n ekin zioten Urteaga Urkulegiko produkzio ekologikoari. Barazkiena da atal nagusia, baina frutak, fruitu txikiak, behi haragia eta haziak ere ekoizten dituzte. Kontsumo taldeetan salmenta zuzena garatzen dute, eta Goierriko Biziola kooperatibaren Lazkaoko dendan ere jartzen dituzte produktuak. Tartean, sagarrekin, masustekin eta bestelako frutekin landutako zukuak eskaintzen dituzte; aipagarria da aurten lehenengoz botila txikiak atera dituztela inguruko tabernetan saltzeko, eta pozik daude jendearen harrerarekin.

2014az geroztik EHKOlektiboaren parte dira Urteaga Urkulegikoak. Horri esker, lana egiteko beste errealitate eta modu batzuk ezagutu ahal izatea nabarmendu dute. Gainera, Euskal Herriko ekoizle ekologikoen senidetasuna sentitzeko elkarte bat dela uste dute.

Udaberriko Baserriko Uzta

Ekainak 22
  • *Izen-emate bakoitzean 4 heldu erregistratu daitezke gehienez, baina nahi adina izen-emate egin daitezke. Haur kopurua jartzearekin nahikoa da, ez da beraien daturik jasoko eta.
  • Haurrik ez badator 0 jarri
  • Haurrik ez badator 0 jarri
  • Partaide 1

  • Partaide 2

  • Partaide 3

  • Partaide 4

  • Barazkizalerik ez badago 0 jarri
  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora