San Markek euri, gereziak ihaurri.

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

EHKO Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) zabaldu eta inplementatzeko POCTEFA dirulaguntza onartu digute.

2026-01-01 12:40

Modu parte-hartzailean garatuko dugu, etxalde agroekologiko txikiak indartzeko eta kontsumitzaileen artean elikadura lokala, arduratsua eta jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Bidelagun nagusia Biharko Lurraren Elkartea izango dugu.

EHKO SPG proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

The post EHKO Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) zabaldu eta inplementatzeko POCTEFA dirulaguntza onartu digute. appeared first on EHKOLEKTIBOA.

atzera
gora