Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.
Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
[BIDEOA] Udako Baserriko Uzta Itsason
2024-06-26 14:17
Itsasoko Urteaga Urkulegi etxaldean ospatu da udako Baserriko Uzta. Lagunarteko giro ederrean proiektua ezagutu, jakiak dastatu eta ‘Kantu bat gara’ kontzertuarekin gozatu dugu. Gainera, Agharas elkartekoek ere musika emanaldi hunkigarri bat eskaini dute, kulturartekotasunari hauspoa emanez. Agroekologiaren aldeko komunitatea indartzen goaz!