Asteroko buletina
Euliak behera begira jartzen dira sanbartolomeak ezkero.

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

[Bideoa] Baserriko Uzta: Uger taldea

2023-09-13 07:17

Bi urtez atzeratu behar izan zen ekitaldia, azkenik ospatzea lortu zuten pasa den abuztuaren 26an Atxondoko Biezko baserrian. Gogotsu hasi zen eguna etxaldeko bisitarekin. Euskal Herri osotik ailegatutako ehun eta hogei lagun inguru bi taldetan banatuta, Aner eta Oihane jarraitu zituzten baratza, fruitu zuhaitzak, oilategia eta sendabelarrak ezagutzeko. Ondoren, barazki tostada, piper berdeak eta gazta banatu ziren goizeko gosea asetzeko.

Ordu batak aldera, rock-ak hartu zuen lekua Uger taldearen kontzertuarekin. Biezko baserriaren sarreran muntatutako agertokitik, talde bizkaitarrak gerturatutakoek buruak astintzea lortu zuen beraien musikarekin. Segidan, Amillenak EHKolektiboaren eta inguruko eragileen produktuekin kozinatutako paella goxoa jateko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Arratsaldeaz ere gozatu ahal izateko, Oihanek eta Anerrek egitarau oparoa prestatu zuten bere lagunentzat: bakarrizketa saioa Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren eskutik eta Sendabelarren Destilazio tailerra, non alanbikean salbia nola destilatzen den ikusteko aukera egon zen. Egunaren kronika grafikoa Gorka Belasko marrazkilariaren esku egon zen, zein behatz biziekin, ikusitakoa irudikatzen egon zen ekitaldi osoan zehar.

Astoturfer musika taldeak, Anerrekin gitarran, egunari amaiera eman zion rock gehiagorekin.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora