Asteroko buletina
Berezko joera, arraia urera eta satorra lurpera

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

[Bideoa] Baserriko Uzta: MICE

2023-12-11 14:42

Urteko azkeneko Baserriko Uzta Arbonako Agerrea baserriak jaso zuen azaroaren 18an 100 bat lagun bilduz. Goizean, bertaratutakoek etxaldearen inguruko azalpenak entzun zituzten Olivier Doyhenarden ahotik, eta etxaldearen inguruak ikusi ere.

Olivierren familiak Lapurdiko etxalde honetan 50 urte baino gehiago daramatza behi-esnea ekoizten. Lehen sistema konbentzionalean aritzen ziren, baina Olivier lanean hasi zenetik ekologikorantz urratsak ematen hasi ziren, azkena 2016an.

Etxaldearen inguruak arakatu eta gero, gerturatutakoek goizeko gosea asetu zuten gazta eta sagardo mokadutxoekin eta ondoren, belarriak gozatu Miren Narbaiza MICEren zuzeneko kontzertuarekin. Segidan, EHKolektiboaren eta inguruko eragileen produktuekin kozinatutako bazkari gozoa jateko aukera izan zuten bertaratutakoek.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora