Astelehenero 8:00etan zure epostan
Gipuzkoa Antitaurinak antolatuta, aurten ere zezenketen kontrako manifestazioa izango da Donostiako Aste Nagusiaren hasiera-egunean, alegia, larunbatean hilak 8. Hitzordua 18:00etan, Bulebarrean, edo, hobeto esan, Hernani kalean.
Eguzkik bat egiten du eta espresuki dei egiten die herritarrei parte hartzeko.
Aurtengo manifestazioa testuinguru berezian dator. Izan ere, Donostiako alkate Jon Insaustik Illunbe Berriaren inguruko leihaketaren proiektu irabazlea aurkeztu du, eta, espero bezala, proiektu horrek egungo instalazioak eta espazioak zeharo zaharberritzea proposatzen du. Baina “zeharo” esan dugu. Egia ote? Ez guztiz. Illunbe Berrian aldatuko ez den bakarra zezen-plazaren erabilera izango da. Alkate berri eta gaztea izango da, baina, zaharra bezala, tematuta dago zezenketei kosta ahala kosta eusten, diru eta ondare publikoaren bidez, jakina. Ikus:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545