Intxaur urte, elur urte

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Valle de Odietako bi zuzendari kondenatzen dituen epaiaren balorazioa

2025-10-30 00:04

Jakin berri dugu Iruñeko Zigor Arloko 2. Epaitegiak ingurumen delituagatik zigortu dituela Valle de Odieta, S.C.L. enpresako bi zuzendariurtebeteko espetxe-zigorrera eta 14 hilabeteko isunera, eguneko 12€ (guztira 5.040€), eta abeltzaintzarekin eta nekazaritzarekin erlazioa duen edozein lanbiderako 14 hilabeteko desgaikuntza berezira.

Hona hemen Sustrai Erakuntza Fundazioak egindako balorazioa:

2021eko otsailean Valle de Odietak Aragoi eta Arga ibaien behekaldeko Kontserbazio Bereziko Eremuan eragin larria izan zuen kutsadura-gertakari larri baten ondorioz, Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Greenpeacek salaketa jarri genuen Nafarroako Ingurumen Fiskaltzan, eta herri-akusazio gisa aurkeztu ginen irailaren 2ko eta 12ko epaiketan.

Jakin berri dugu Iruñeko Zigor Arloko 2. Epaitegiak ingurumen delituagatik zigortu dituela “Valle de Odieta, S.C.L.” enpresako bi zuzendari, urtebeteko espetxe-zigorrera eta 14 hilabeteko isunera, eguneko 12€ (guztira 5.040€), eta abeltzaintzarekin eta nekazaritzarekin erlazioa duen edozein lanbiderako 14 hilabeteko desgaikuntza berezira. Erantzukizun zibila dela eta, bi kondenatuek beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartu beharko dituzte Soto de la Cuevako putzua kutsaduraren aurreko egoerara itzultzeko, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren ikuskaritzapean, bai eta herri-akusazioen kostuak ordaintzera ere behartuko dituzte.

Gauzak honela, zenbait balorazio partekatu nahi genituzke zuekin:

1/ Epaiak duela urte batzuetatik hona salatu izan duguna berresten du: makrogranjek lurzoruak eta akuiferoak kutsatzen dituzte.

2/ Ez gara zigortzaileak, ez gara pozten eta ez dugu sinesten espetxeko urteen eraginkortasunean edo isunaren zenbatekoan. Horregatik, ezin gara pozik geratu epaiak kutsadura-inpaktua aitortu izanak eta Soto de la Cueva urmaela lehengo egoerara itzultzea planteatzeak dakarren poztasunarekin. Lortutakoak Nafarroan hedatzen ari den eta ingurumenaren, lurraldean finkatutako familia-abeltzaintzaren, pertsonen osasunaren eta animalien ongizatearen aurkako industria-abeltzaintzaren eredua zalantzan jartzen jarraitzeko balio behar du.

3/ Epaiak ohartarazpen gisa balio beharko luke Nafarroako Gobernuarentzat. Alde batetik, Gobernua nabarmen geratu da kausan akusazio gisa agertzeari uko egin zuelako, ingurumen osasuntsu bat babesteko erantzukizuna izan beharko lukeena betez. Aitzitik, gizarte erakundeek egin behar izan dugu lan hau. Bestetik, Nafarroako Gobernuak norabidea errotik aldatu beharko luke, eta Nafarroako lehen sektorearen etorkizuneko hipoteka eta kutsadura handiagoa dakartzan nekazaritza eta abeltzaintza eredu industriala sustatzeari utzi beharko lioke.

4/ Ezin izanen ginateke epai honetara itzuli, hainbat herritako lan boluntarioari esker izan ez balitz: Marcillan, Villafrancan, Larragan eta abarretan osasunaren, pertsonen, lurraren eta uraren defentsan lanean aritu eta jarraituko dutenen lan anonimo, desinteresatu, isil eta, askotan, ez ulertua. Haiei guztiei, gure esker ona eta aintzatespena. Bereziki, Conrado García Napal lagunari, jada hil dena, baina inoiz ahaztuko ez duguna. Beradendako, beraz, garaipen txiki hau.

Nafarroan, 2025eko urriaren 28an

atzera
gora