Asteroko buletina
Lur baltza, jenero ona

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Uztailaren 9an Otxantegikide bat epaitu zuten

2024-07-19 02:51

“Atentatua, desordena publikoak eta erresistentzia larria” leporatuta epaitu
zuten uztailaren 9an Otxantegiko laguna. 1.600 euroko isuna eta 9 hilabeteko
aurrekari penalak ezarri dizkiote.
Akusazio eta zigor hau muntai polizialaren emaitza besterik ez dela salatu gura dugu Otxantegi Herri Lurretik. Ondo dakigu euren helburua beldurtu eta itotze ekonomikoaren bitartez borroka gelditzea dela, baina ozen esan dezakegu EZ DUTELA LORTUKO.
Albiste honek ez du ezer berririk esango, borroka guztietan sistematikoki
gertatzen den zerbait baita. Jakin badakigu gorputz polizialen eta epaitegien helburu bakarra jauntxo, enpresa, Udal eta sistema hau elikatzen duten organismo denak babestea zein defendatzea dela. Gertatzen dena gertatzen dela, guk lurraren defentsan tinko segituko dugula jakinarazi gura dizuegu.
Halako erasoek gure borrokarako grina areagotu besterik ez dute egiten. Ez
dugu onartuko eskualdean gelditzen zaizkigun lur emakorrak porlanez betetzen jarraitzea gutxi batzuen diru gosea asetzeko.
Hori gutxi ez balitz, desalojo egunean MOZAL LEGEAREN bidez jarritako 41
isunen zain gaude, baina elkartasunari esker errepresioa gainditzea lortuko
dugu.
Lurra lantzen duenarentzat!

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora