Astelehenero 8:00etan zure epostan
Larunbat honetan, irailak 5, URDAIBAI BADA NOR taldeak Sankristobaleko geralekutik Txatxarramendira martxa antolatu du. Presape, Altamira, Madariaga, Itsasadar, Lugarri, Abinaga, Santamami, Katie eta Portuondotik igaroz. 5 kilometro eta erdi.
Edorta Jimenez eta Erroxeli Ojinagaren laguntza izango dugu eta Urdaibain nork eraikitzen (edo suntsitzen) duen azalduko digute. Biosferaren Erreserba arriskuan jartzen duten obrak eta eragileak zeintzuk diren argituz.
EGUZKItik, beste talde batzuekin batera, interesgarria izango dela agintzen duen martxa honetan parte hartzera animatzen zaitugu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545