Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Urdaibai Eguna Guggenheimen Maiatzak 18 igandea
2025-05-15 23:46
Urdaibai eguna Guggenheimen Maiatzak 18 Domeka. `Museoen eguna` : Txoriz beteko dugu Guggenheim Bilbao Museoaren aurrekaldea, *Urdaibai da gure museoa*, eta erakutsi nahi dugu. Naturaz blai jarriko dugu Bilbo, *txori mezulariak* izango gara, eta gure mezua: *Guggenheim Urdaibai Stop!*