San Lorentzotan arbi ereite.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Uda honetan ere ezingo dugu Mutriku-Saturraran bidegorria erabili

2026-06-04 22:15

Gipuzkoako Iraunkortasun diputatu José Ignacio Asensiok bidegorri-sarean iaz egindako lanak azaldu ditu Batzar Nagusietan, eta legegintzaldi honetarako aurreikusitakoen berri eman du. Tamalez, horien artean ez dago Mutriku-Saturraran bidegorria, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Planaren arabera, 2021ean martxan jarri behar zena. Atzerapena Mijoa errekaren saneamenduarekin lotuta dagoelako gertatu da, saneamendua oraindik egiteke baitago; beraz, saneamendurik gabe jarraitzen dugu, baita bidegorririk gabe ere.

Asensiok azaldu duenez, azken hiru urteetan bere Departamentuak 25 milioi euro baino gehiago mobilizatu ditu bidegorrien foru sarea handitu, modernizatu eta hobetzeko. Dena beharko da, egia esan, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzen aurrera egiteko, behin eta berriz salatu dugun bezala, atzerapen siderala baitauka. Hainbesteraino, non 2024an aurreikusitako jarduketen birprogramazioa egin behar izan baitzen. Saturrarango bidegorriaren kasuan, orain 2028-2031 laurtekoan egitea espero da.

Asensiok adierazi duenez, bizikletaren eguneroko erabilera «2023an % 33 izatetik 2025ean % 37 izatera igaro da, eta gero eta gehiago finkatzen da eguneroko garraioaren benetako alternatiba gisa».

Bizikleta Bideen Pertzepzioari buruzko azken Azterlanaren inkestaren arabera, pertsonen % 34k bizikleta gehiago erabiltzen du azpiegitura horiei esker, eta, halakorik ez balego, % 38k autoa erabiliko luke joan-etorri horiek egiteko. Inkesta horren arabera, joan-etorrien % 67 lanegunetan egiten dira, eta zati handi bat lan-, ikasketa- edo kudeaketa-ibilbideei lotuta dago.

EGUZKIn baloratzen dugu datu horietatik logikoki ondoriozta daitekeela bidegorrietan zenbat eta inbertsio handiagoa egin, orduan eta gutxiago erabiltzen dela ibilgailu pribatua. Beraz, txirrindulari eta oinezkoentzatzako segurtasun gehiago eta ingurumen-ikuspegitik ere onura gehiago.

Hala ere, penaz eta haserre ere ikusten dugu Saturrarango bidegorriak eta beste batzuek atzerapena metatzen jarraitzen dutela, Mijoako saneamendu-proiektuak berak bezala. Promesa asko bai, baina gauzatu gabe jarraitzen dute.

atzera
gora