Intxaurrak baino hotsak handiago

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Txenperenea ala ezer ez?

2026-07-25 18:06

Harri eta zur utzi gaitu, Txenperenean, Plaiaundiko naturgune babestuan egun dauden kirol-instalazioak ordezkatuko dituzten instalazioak eraikitzeko proiektuaren bilakaeraren inguruan dagoen aztoramen politikoak.

Udalak berak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantziazio-akordio bat sinatu zuten 1993an. Akordio hori Txingudi Eremuko Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren, hau da, Txingudiko Plan Berezia izenekoaren barruan dago, non, Irungo Udalak eskatuta, Plaiaundiko Parke Ekologikoaren bihotzean dauden kirol-instalazioak eraisteko hartutako betebeharrari “ahal denean” bukaerako oharra gaineratu zitzaion.

Kirol-instalazio horien presentzia eta erabilera, egungo kokapenean, bateraezina da argi eta garbi balio naturalak, habitatak eta espezieak lehengoratzearekin, kontserbatzearekin eta babestearekin, horiek Bidasoako estuarioko baliabideak nahitaez behar baitituzte.

1993az geroztik, Txingudiko ingurumen-garrantziari babes-figura inportanteenak aitortu zaizkio: Europako Natura 2000 Sareko gunea (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua eta Kontserbazio Bereziko Eremua, Hegaztien Zuzentaraua eta Habitaten Zuzentaraua, HBBE eta KBE, hurrenez hurren) eta Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen RAMSAR Hitzarmenean sartu dute.

Plan Berezian eta Natura 2000 Sareko gune honetarako Jarduera eta Neurri Espezifikoen Dokumentuan jasotakora mugatzen da Txingudiko Plan Zuzentzailea.

Dirudienez, hartutako betebeharraren 33 urte hauetan, ez da posible izan, eta dei egiten digute finantza-akordio instituzional berritu baten zain sine die jarraitzeko.

Atletismo-pista eta errugbi-zelaia Txenperenean birkokatzea ere ez da ezer berria, 2018ko abenduan onartu zen Udal Osoko Bilkuran. Ulertezina eta onartezina da akordio batek, 25 urteko atzerapenaren ondoren, 8 urte betetzea, eta orain badirudi airean geratuko dela edo ez dela egia bihurtuko epe laburrean.

Txingudik, Plaiaundik eta haien habitatek eta espezieek egungo kirol-instalazioen inpaktu negatiboak jasaten jarraitzen dute. Ezin da edo ez da konpondu nahi arazo larri eta luze hori. Ez dakigu bi aukeretatik zeinek islatzen duen okerren gure administrazio eskudunen egoera.

atzera
gora