Martxo lili, urre lili.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Subflubialaren kontrako eta garraio publikoaren aldeko manifestazioa, larunbatean

2026-04-23 13:53

Subflubiala Ez plataformak deituta, larunbatean, hilak 25, manifestazioa egingo da. Oraingoan Areetako Xake Plazan izango da hitzordua, 18:00etan.

Antolatzaileen iritziz, Subflubiala proiektu ekozida eta antisoziala da, garraio pribatuan oinarritutako mugikortasuna sustatuko duena, inguruan hainbat triskantza egiteaz gain.

Teorian, Nerbioi bi aldeetako trafikoa arintzea du helburu; praktikan, baina, trafikoa heren batean, behintzat, emendatuko dela kalkulatu dute.

Aurreikusitako inbertsioa 500 milioitik gorakoa da. Plataformaren ustez, diru hori garraio publikoa sustatzeko erabiliko balitz, onura soziala askoz handiagoa litzateke. Izan ere, Subflubiala iraganeko soluzioa dela uste dute; hori bai, egungo sistema ekonomikoari oso funtzionala zaio.

Foru Aldundiak iragarri du lanak udan hasiko direla (lehen udaberrian esan zuen), baina manifestazioa sustatu dutenen iritziz, oraindik bada proiektua geratzeko aukera.

Info gehiago:

Hasiera | Subflubiala EZ

Instagram

https://x.com/subflubialaez

atzera
gora