Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

SOS Manteo, Donostia, astebururako plana

2023-11-24 16:55

Alkateari eta EAJko eta PSEko zinegotziei, gaur goizean Donostiako Udalean egindako Osoko Bilkuran, ez zaie premiazkoa iruditu Manteoko lurzoru kutsatuen gaia jorratzea lur-mugimenduekin hasi aurretik. Gaia ez da hemen amaitzen eta jakinaren gainean edukiko zaituztegu, baina alderdi garrantzitsu bat argitu nahi genuke lehenik eta behin:

Manteon kutsatuta egon daitezkeen lurzoruek, ez dute une honetan dauden bezala inoren osasunerako inolako arriskurik sortzen; arazoa lur-mugimenduekin etor daiteke.

Hori esanda, Uiako Auzo Elkarteak asteburu honetarako antolatu dituen bi deialdiren berri eman nahi dizuegu:

-  Larunbata 25, 12:00: Elkarretaratzea eta martxa parkearen alde.

-  Igandea 26, 12:00: Berdegunean bisitaldi gidatua zuhaitzak eta alternatibak ezagutzeko.

Zabaldu, mesedez. Mila esker!

La entrada SOS Manteo, Donostia, astebururako plana aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
gora