Egurra diamantea baino arraroagoa da

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Sinadura-bilketa Auditz-Akular eremu naturalaren defentsan

2026-03-31 11:48

Manifestuaren aurkezpena martxoaren 15ean, Altzako Harria Parkean.

Auditz-Akularren aldeko manifestua ekitaldi publiko baten bidez aurkeztu zuten martxoaren 15ean Altza XXI herri-ekimenak eta Auditz-Akular defendatzeko taldeak. Auditz-Akular Altzako nagurgune bat da, Pasai Antxoko mugan dagoena, eta bertan 3.000 etxebizitza eraikitzeko asmoa du Donostiako udal-gobernuak.

Dagoeneko 50 talde inguruk geure egin dugu manimfestua, tartean Eguzkik, eta orain sustatzaileek sinadura-bilketa abiatu dute herritarren artean. Honako esteka honetan klikatuz, beraien arrazoiak ezagutuko dituzu eta manifestua sinatzeko aukera ere izango duzu:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdO7nRqehYjr9n0okdGHpwuYQWN1pZQp8AVSSf6rmi71IWcdA/viewform

Auditz-Akular, 70eko hirigintza-ereduetara buelta?

MAHAINGURUA ARKITEKTO ELKARGOAN

Sinadura-bilketarena ez ezik, Auditz-Akularrekin zerikusia duen beste albiste bat ere iritsi da egunotan. Izan ere, Arkitekto Elkargoak apirilaren 16an hasiera emango dio Gipuzkoaren etorkizunari buruzko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldiei, eta, hain justu, hasiera horretarako, Auditz Akularren gaia aukeratu du.

Apirilaren 16koan, bi aditu mintzatuko dira Auditz-Akularrez: Patxo de Leon, arkitekto hirigilea, eta Maribi Joaristi, letratu hirigilea.

Sarrera librea da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da, lekuak mugatuak baitira. Hona hemen info guztia:

Jornada / Jardunaldia: Auditz Akular

 

atzera
gora