Haltzari ez eska fruiturik

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

San Pedro eta Donibane lotzen duen itsas-garraio publikoa ('motora') elektrifikatzea eskatu du Eguzkik

2026-08-03 11:24

Hilabete honetan Eusko Jaurlaritzak, Lasai enpresaren bidez eta enpresa pribatu batzuekin batera, “Zero Emissions Marine boat” Plan Industriala bultzatuko duela iragarri du. Ekimen hori “itsas-mugikortasun elektrikoaren” esparruaren barruan kokatzen du.

Elkarlan pribatu eta publiko horretarako 36 miloi euro aurreikusten dira, eta horietatik, gehienez 9 miloi jar ditzake Eusko Jaurlaritzak. Helburuen artean, eremu txikiagoetan ere horrelako itsasontziak izatea aurreikusten dute, bertan 0 emisio izateko.

Trantsizio energetikoaren bidean, txikia bada ere, beste urrats bat izango da, baita uren kutsadura murrizteko ere. Aipatutako elkarlan publiko-pribatuak bere eragina eduki beharko du zerbitzu publikoa eskaintzen duten itsasontzietan, pertsonei zuzendutako garraio publikoan batez ere, eta horri lehentasuna eman behar zaio. Zerbitzu hori duten euskal kostaldeko puntu guztietara iritsi beharko du jarduketa horrek.

Esandako guztia aitzakia bat besterik ez da esan nahi duguna azaltzeko. Pasaiako 2019ko Tokiko Agenda 21 planaren barruan, Eguzki taldeak ekintza berri bat proposatu zuen (2.2.7 ekintza) Pasai Donibane eta Pasai San Pedro lotzeko dagoen itsas zerbitzu publikoa (“motora”) elektrifikatzeko. Ingurumen eta jasangarritasunaren ikuspuntutik oso mingarria zen ontzia denbora guztian motorra martxan zuela ikustea, bidaia bat eta beste baten artean geldirik zegoenean ere.

Garai hartako arrazoiak alde batera utzita, zoritxarrez, gaur egun zerbitzu hori baldintza berdinetan ematen da, erregai fosilak erabiltzen baitira airea eta itsasoko urak kutsatuz (badiako urak zona sentikor izendatuta daude).

Eguzki taldeak eskatzen du itsas zerbitzu publikoak nahita nahiez elektrifikatzea iragarritako planaren helburuekin bat eginez, eta beraz, ondo legoke bere garaian egin genuen eskaerarekin hastea.

Gogorra da hainbeste urtetan isuritako kontaminazioa ikustea, baina aurrera egin behar da.

atzera
gora