Astelehenero 8:00etan zure epostan
Aukera aprobetxatuko dugu esatekio karteleko argazkia eta egunotan erabili dugun serie bereko besteren bat Dani Blancok egindakoa dela (Argia Fototeka).
Sabino Orbazabalen inguruko astea oso intentsoa izan da. Astelehenean haren ustekabeko heriotzaren albistearekin hasi eta ostiralean bukatu da, Gladys Enean egindako “Sabino, eskerrik asko!” ekitaldi ederrarekin.
Sabinoz hitz egiten jarraituko dugu, jakina, sakona baita Eguzkin, Euskal Herriko Mugimendu Ekologistan eta, oro har, herri-mugimenduetan utzi duen arrastoa. Baina, momentuz, ostiraleko ekitaldia osorik edo ia osorik jasotzen duten bi bideorekin utziko zaituztegu. Bideook Gotzon Aranbururi eta Mikel Gaskari zor dizkiegu, hurrenez hurren:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545