San Migel maiatzeko, gure soroa laiatzeko.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Plaiaundiko kirol-pistak: bultzada kontua

2025-09-12 11:29

Duela gutxi bi berri irakurri ditugu prentsan Plaiaundirekin (Irun) lotuta. Batak dio Irungo Udal gobernuak Plaiaundiko kirol-pistetako zati bat berrituko duela, eta besteak, berriz, IAM Irungo Areto Moldakorrerako —erabilera anitzeko pabiloirako— Plan Zuzentzailea idazteko eskatu duela.

Plaiaundiko kirol-instalazioei dagokienez, gogoratu behar dugu duela 30 urte Plaiaundiko parketik kanpo lekualdatuta egon beharko liratekeela ezarritako arau-eskakizunak betetzeko eta, ondorioz, bi hektareako eremu horretan estuarioko ekosistema lehengoratzeko, Plan eta araudi hauen arabera: Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko udalek 1994ean sinatutako Txingudi Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia eta Txingudiko naturgunea Natura 2000 Sareko babes-figuren pean kudeatzeko 2013ko araudia, figura horiek Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE) eta Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izanik.

Antza denez, Irungo Udalak nahiago du zilegi izan daitekeen estrategia politiko bati erantzuten dion asmo handiko proiektu bat (IAM) bultzatu, nahitaez bete beharreko Europako araudia eta onartutako plan autonomikoa behingoz betetzea baino.

Bada garaia utzikeria alde batera uzteko, eta gaiari serioski heldu eta aipatutako araudia eta plan berezia behingoz bultzatzeko, kirol-instalazioak Txenpereneara lekualdatuz eta, ondorioz, 2023ko osoko bilkuraren akordioa betez.

atzera
gora