Uztaileko arrabotsak laket ditu mahatsak

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Ondarruko Peña Fraile eta Atxazpiko kala pribatizatzeari ez!

2025-07-10 22:09

Partikular bat Peña Fraile eta Atxazpiko kalaren arteko kostaldea pribatizatzen saiatzen ari dela salatu nahi du Eguzki Talde Ekologistak.

Ondarroa-Lekeitio errepidea eta Peña Fraile lotzen dituen bidea edo bidexka itxi egin du inguru hartako jabe berriak, eta honako seinale hau paratu: lursail partikularrak, pasatzea debekatuta dago. Beraz, kala-eremu horretara joateko bide bakarra itxi duenez, inguru hura berak bakarrik gozatu ahal izango du.

Gogorarazi nahi dugu bide publikoak ezin direla itxi, hain justu, JABARI PUBLIKO direlako. Kasu honetan, itsas-lehorreko jabari publikorako sarbidea itxi egin du, eta hori guztiz legez kanpokoa da. Halaber, jabe horrek hainbat pista hartxintxarrez egokitu ditu, baimenik gabe egokitu ere, Ondarroako Udaletxean egiaztatu ahal izan dugunez.

Denok oso argi izan behar dugu hiriguneetan bete beharreko legeak eta arauak dauden bezala, landaguneetan ere badaudela bete beharreko lege eta arauak. Gure ustez, lege eta arau horiek asko hobeto daitezke, baina, bitartean, daudenak bete daitezela, behintzat…

                       

atzera
gora