Asteroko buletina
Done Emeteri Zeledon (martxoak 3) porrua ereiteko aro on

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Omenaldia Gladys del Estali, irudietan

2023-06-03 18:17

Aurten ere Gladys del Estal omendu dugu Donostian, Gladys Enean, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldi batean. 44 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpenaren testuinguruan.

Aurresku, lore, kanta eta bizikleten artean, kuadrillakoek gogoratu dute lagun aktibo hura, umore berezi-berezia zuena. Gogoratu dute haren hilketa erabat zigorrik gabe geratu zela eta hainbeste urte pasatu eta gero oraindik aitzortza ofizialik gabe jarraitzen duela.

Baina Gladys gogoratzeko ez ezik ikuspegi ekologistatik gaur egungo egoeraren irakurketa bat egiteko tartea ere izan da. Izan ere, zorigaiztoko ekainaren 3 hartan Gladys Tuterara eraman zuten arrazoiek indarrean jarraitzen dute, inoiz baino gehiago, gainera, hori posible bada, behintzat.

Ez beti, baina batzuetan irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Hona hemen, bada, irudi-entsalada bat, gaur eguerdian parkean bizi dugun giroaren isla. Iruditzen zaigu datozen orduetan, datozen egunetan, askoz irudi gehiago iritsiko zaizkigula. Beraz, beharbada albiste hau moldatu beharko dugu irudi gehiagori tartea egiteko. Baina, momentuz, hona hemen batzuk:

Txirrindulariak hemen dira. Has gaitezke.

Txirrindulariak hemen dira. Has gaitezke.

03

Prestakizunak.

Prestakizunak.

04

Kantujirako lagunak hasi dira:

Kantujirako lagunak hasi dira: “Eskerrak bizitzari”.

07

Erromeria abiatu da Gladysen oroitarrirantz.

Erromeria abiatu da Gladysen oroitarrirantz.

Aurreskua.

Aurreskua.

Yetik hitza hartu du Gladysen kuadrillakoen izenean.

Yetik hitza hartu du Gladysen kuadrillakoen izenean.

11

Mikel Carton. Oso gustura kantatu dugu harekin batera.

Mikel Carton. Oso gustura kantatu dugu harekin batera.

Gaur egungo egoera ekologikoaren irakurketa aurten Aitziber Sarobe Naturkoneko kideak egin du.

Gaur egungo egoera ekologikoaren irakurketa aurten Aitziber Sarobe Naturkoneko kideak egin du.

15

Begira zer apaina geratu den oroitarria.

Begira zer apaina geratu den oroitarria.

Ez, aurten ezin izan du etorri Esther Zabalegik eta, beraz, ezin izan dugu disfrutatu haren jotekin. Baina mezu bat bidali du telefonoz eta datorren urtean bertan egongo dela agindu du, huts egin gabe.

Bestalde, Donostian gaur egin dugu omenaldia. Tuteran, berriz, atzo egin zuten. Hona hemen Bardenas Libres kolektiboak antolatutako elkarretaratzean egindako argazki pare bat:

17 16Eta bihar, Asamblea Antipolígonok antolatu duen ohiko martxan ere seguru ez dutela Gladys anantziko:

18

 

 

 

 

 

 

 

La entrada Omenaldia Gladys del Estali, irudietan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora