Astelehenero 8:00etan zure epostan
Datorren ostegunean, hilak 24, bi pertsona epaituko dituzte Nafarroako Probintzia Auzitegian, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (NEK) egoitzan AHTren aurkako pintaketak egitea egotzita. Auzipetuei babesa emateko, Mugitu! Mugimenduak, makro azpiegitura horri desobeditzea sustatzen duen ekimenak, dei egiten du goizeko 9:15etan Auzitegiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Gogoratuko denez, iaz AHTaren aldeko Plataforma sortu zen Nafarroan, AHTaren lanak azkartzea xede duen presio lobby bat. Plataforma horren funtsezko zutabeetako bat NEK da, eta bere egoitzan AHTaren aldeko olana handi bat zintzilikatu zuten. Olana horretan pintaketak egin ziren, eta ordu gutxira ezabatu zituzten. Hala eta guztiz ere, polizia nazionalak ikerketa burutu zuen, eta, horren ondorioz, bi pertsona horiek atxilotu zituzten maiatzean. NEKek Nafarroako enpresa klasea ordezkatzen du, erkidego honetako azpiegitura obra handi guztien onuradun nagusia, baliabide publikoak poltsiko pribatuetara desbideratzen adituak.
Krisi eko sozial orokor baten erdian, non bidegabekeriak eta desberdintasunak esponentzialki areagotzen diren eta gizateriaren biziraupena gero eta ataka estuagoan dagoen, krisi honetan gehiago sakontzen duen makro azpiegitura honen obrekin jarraitzea zentzugabekeria alimalekoa da. Eta are zentzugabeagoa da itotzen gaituen makro azpiegitura horren eta hura sostengatzen duen sistemaren eromenaren aurka borrokatzen duten pertsonak izatea akusatuen aulkian esertzen direnak -320 euroan fakturatu ziren pintaketengatik- eta ez krisi ekosozial honen errudunak.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545