Astelehenero 8:00etan zure epostan
Naturkon, Gipuzkoako natura-talde eta talde ekologistak biltzen dituen koordinakundeak, azken bi urte hauetan Aldundiarekin izandako bileren balorazioa egin ostean, prozesu hori bukatutzat ematea erabaki du.
Ilusioz hartu genuen elkarlanerako gonbita bertan behera utzi dugu lana eraginkorra ez delako.
Bi arrazoi izan dira erabaki hori hartzera eraman gaituztenak. Batetik, natur kontserbazioan eragiteko baliagarriak izan ez direlako eta, bestetik, natur ondarearen eta biodibertsitatearen zaintzako eta berreskurapenerako estrategiarik ez dagoelako.
Arloz arlo lankidetzarako aurkeztu genituen eskaerak azaltzea luzea da, baina esteka honetan aurkituko duzu sintesi bat:
ALDUNDIAREKIKO HARREMANA ETETEA ERABAKI DU NATURKONEK

EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545