Asteroko buletina
Buruilak uda ez hiltzen, baina neguaz oroitzen.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Nafarroan AHTren obrak gelditzeko deialdia / Llamamiento para exigir la paralización de las obras del TAV en Navarra

2023-05-27 00:02

Sustrai Erakuntza. Azken asteotan, Espainako eta Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren (AHT)
lanekin aurrera egiten tematzen ari dira. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agentzia
Ministerioaren ekimenez, Sakanako Udalak jakinarazpenak jasotzen ari dira 2023ko maiatzetik
irailera bitartean beren herrietan zundaketa geoteknikoak egiteko, AHTa Euskal Y-arekin
lotzeko alternatiben azterketaren barruan. Prospekzio horiek egiteko, eragindako lurzatiei eta
jabeei buruzko informazioa ematera behartzen dira udalak.
Horren aurretik, besteak beste, Iruñerriko zein Zaragoza-Castejon tarteko trenbide-sarearen
informazio-azterlanak jendaurrean jarri dira, Ebro ibaiaren gaineko zubibidea eraikitzeko
iragarkia publikatu da, Nafarroako Gobernuak Volkswageni emandako tratu eskandalagarria
ikusi dugu, zeinaren bidez, instalazioa zeharkatzen duen trenbidea kentzea ordaindu egiten zaio
bere produktuei irteera emateko, eta abar.
Sustrai Erakuntza fundazioak alarma ahotsa eman nahi du proiektu inutila eta suntsitzaile
honi buruz, bai sozialki, bai ekonomikoki, baita ingurumen mailan ere. Proiektu honek 170
milioi euro baino gehiago xahutzea ekarri digu orain arte, zerbitzu publikoen narriadura
nabarmena den une honetan; Castejon eta Tafalla bezalako herriak zigortzea; Iruñerriko
espekulazio-mugimenduak areagotzea; Sakanako eta Aralar gaineko presioa gogortzea; ehunka
hektareako herri-lurrak eta laborantza-lurrak galtzea; CO2 isuriak gora egitea; babestutako
eremuak eta biodibertsitatea kaltetzea; egungo trenbide-azpiegitura (geltokiak irekitzea,
zerbitzuak handitzea…) berreskuratu eta sustatzeko neurririk ez izatea; eta, nafarroi aldiriko
benetako trenbide-zerbitzu publikoa ukatzea,…
AHTren obrak osoko zuzenketa dira klima-aldaketari buruzko legeen onarpenari, ekonomia
iraunkorrari eta trantsizio energetikoari buruzko diskurtsoei. Obra hau jarraitzeak, aurrekontupartidak onartzeak, informazio-azterlanek eta prospekzio geoteknikoek larrialdi klimatikoari
zein krisi sozial eta energetikoari aurre egiteko jorratu beharreko bidetik aldentzen gaituzte,
eta ezinezko bihurtzen ditu egungo ekoizpen- eta kontsumo-moduak ordezkatzeko
ahaleginak.
Sustrai Erakuntza fundaziotik dei egiten dugu AHTren obrak gelditzeko. Ez Tuteran, ez
Castejonen, ez Tafallan, ez Iruñean, ez Sakanan. Beharrezkoa da ekintza bateratua eta
mobilizazioa suspertzea lAHT-ek eragindako Nafarroako lurralde osoan. Zentzugabekeria hau
gelditzeko garaiz gaude. Ez AHTri, bai Nafarroa osorako tren sozialaren alde.

Sustrai Erakuntza. En las últimas semanas estamos asistiendo a distintos anuncios que muestran el
empecinamiento del Gobierno de Navarra y del Estado por seguir adelante con las obras del
Tren de Alta Velocidad (TAV). A iniciativa del Ministerio de Transportes, Movilidad y Agencia
Urbana, distintos Ayuntamientos de la Sakana están recibiendo notificaciones, para realizar
sondeos geotécnicos en sus localidades, entre mayo y septiembre del 2023, como parte del
estudio de alternativas con las que pretenden enlazar el TAV con la Y vasca. Para realizar estas
prospecciones se conmina a los ayuntamientos a que proporcionen información sobre parcelas
y propietarios afectados.
Este anuncio viene precedido por el sometimiento a información pública de los estudio
informativos de la red ferroviaria tanto en la comarca de Pamplona, como en el tramo ZaragozaCastejón, el anuncio de construcción del viaducto sobre el río Ebro, el escandaloso trato de
favor del Gobierno de Navarra a Volkswagen pagándole la eliminación de la vía ferroviaria que
atraviesa la planta para dar salida a sus productos…
La fundación Sustrai Erakuntza quiere dar la voz de alarma sobre este proyecto inútil, tanto a
nivel social, económico como ambientalmente. Un proyecto que ya nos ha supuesto hasta el
momento el despilfarro de más de 170 millones de euros en un momento en que el deterioro de
los servicios públicos es notable, el castigo a poblaciones como Castejón y Tafalla, los
movimientos especulativos en la Comarca de Pamplona, la presión en Sakana y Aralar, la
pérdida de centenares de hectáreas de tierras comunales y de cultivo, el incremento de las
emisiones de CO2, la afectación a zonas protegidas y la biodiversidad, la falta de medidas para
recuperar y promover la actual infraestructura ferroviaria (abrir estaciones, aumento de
servicios,…) para lo que debería ser un auténtico servicio público ferroviario de cercanías,…
Las obras del TAV suponen una enmienda a la totalidad a la aprobación de leyes de cambio
climático, discursos sobre la economía sostenible y la transición energética. Empecinarse en
dichas obras con la aprobación de partidas presupuestarias, estudios informativos,
prospecciones geotécnicas, nos alejan de la senda a recorrer para hacer frente a la
emergencia climática, y para la sustitución los actuales modos de producción y de
consumo.
Desde la fundación Sustrai Erakuntza hacemos un llamamiento para exigir la paralización de
las obras del TAV. Ni en Tudela, ni en Castejón, ni en Tafalla, ni en Pamplona, ni en Sakana.
Es necesaria reactivar la acción conjunta y la movilización en todo el territorio navarro
afectado. Estamos a tiempo de parar este sinsentido. No al TAV, sí a favor del tren social para
toda Navarra.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora