Astelehenero 8:00etan zure epostan
Gaur astearteko goizaldean, AHTarekiko desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak AHTaren aurkako margoketa bat egin du Iruñeko Zaragoza etorbidetik gertu, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa (NEK) -aren egoitzaren kanpoaldean dagoen AHTaren propagandazko olana batean. AHTaren aldeko Plataformak sinaturiko olana horretan “etorkizuneko trena” hartzeko gonbitea egiten da. Haren gainean Mugitu!ko ekintzaileek AHT EZ aldarria margotu dute.
AHTaren aldeko Nafarroako Plataforma enpresa-eliteek bi gobernuei -zentrala zein forala- egiten dieten presio-lobby bat da, obrak bizkortu ditzaten, euren ustetan nahi baino motelago doazelako. Era berean, aldeko iritzi korronte bat sortu nahi dute Nafarroako gizartearen zati handi baten babesik ez duen makro azpiegitura baten inguruan; izan ere, ingurumen-eraso onartezin gisa, negozio pribatuetarako diru publikoaren xahuketa eta klase dirudunen trenaren mesedetan klase herrikoiek erabiltzen duten ohiko trenaren etengabeko suntsitzailetzat jotzen baitute.
AHTaren Aldeko Plataforman bildutako enpresa-elite horiek dira AHTaren obretan pairatzen diren sasi- esklabotza baldintzen errudunak, Euskal Herria osoan dagoeneko 13 heriotza eragin dituztenak. Era berean, obren ondorioz azken urteotan jasaten ari den aurrekaririk gabeko ingurumen-suntsiketaren eragileak dira. Halaber, jendarte-pobretze orokorreko testuinguru batean, oinarrizko sektoreetan, hala nola osasungintzan zein hezkuntzan, murrizketak areagotu eta pribatizazioak bultzatzen dituen azpiegitura batekin dirua poltsikoratzen jarraitu nahi izatearen erantzule dira.
Horregatik guztiagatik, krisi sozial globalaren testuinguru orokortuan azpiegitura hori bizkortzeko gobernuak presionatzen jarraitzea mafiaren papera bere gain hartzea da, Plataforma hori baita AHTaren mafia.
Inposaturiko makro azpiegitura hori desobeditzeko, eta sustatzaileei mozorroa kentzen jarraitzeko deia egiten dugu itzaletik AHTaren hariak mugitzen jarraitzen baitute.

EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545