Orrilako ihintzak urrea balio du.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Mobilizazioak larunbatean, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrenean

2021-02-04 22:14

Zaldibarko zabortegia amildu zela urtebete beteko da larunbatean. Hori dela eta, Zaldibar Argitu herri-plataformak mobilizazioak antolatu ditu. Honako ahuek:

Gainera, dirua biltzeko kanpaina bat martxan jarri du epaitegian sor daitezkeen gastuei aurre egin ahal izateko. Hemen, azalpena:

Urte bat, zaborrezko munstroak Joaquin eta Alberto irentsi zituenetik. Iluntasunean amildu zen zabortegia, eta iluntasunak dirau gaur egun bertan. Ez da informazio gardenik eskaini, ez dira erantzukizunak argitu eta ez da egia jakiteko eta justizia egiteko pausurik eman agintari publikoen aldetik. Iluntasunari argia emateko sortu zen Zaldibar Argitu, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin batera, Durangoko epaitegian irekita dagoen epaiketara herri akusazio gisa aurkeztu gara Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko.  Epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egin eta ekimen hau gauzatzeko, beharrezkoa zaigu herritarron laguntza ekonomikoa. Horregatik martxan jarri dugun diru bilketa kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zuk ere, “LAGUNDU ARGITZEN!”

Informazio gehiago: (20+) Zaldibar argitu | Facebook

La entrada Mobilizazioak larunbatean, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrenean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
gora