Asteroko buletina
Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Milaka lagun manifestatu gara Gernikan Urdaibaiko Guggenheimen kontra

2024-10-20 00:02

Milaka lagun manifestatu gara gaur arratsaldean Gernikan Udaibain egin nahi duten Guggenheim proiektuaren aurka. Irudiak berez mintzo dira:

Eguzki en X: “Jendetza Gernika! UdaiBAI BAI Guggenheim EZ!!! https://t.co/vJOkVSXA5M” / X (manifestazioa hastear dela).

Eguzki en X: “UdaiBAI BAI Guggenheim EZ!!! https://t.co/8f3xmnLkBA” / X (manifestazio bukaera).

Hemendik aurrera, hitzez hitz, manifestazioaren bukaera-ekitaldian irakurritako GUGGENHEIM URDAIBAI STOP MANIFESTUA.

Arratsalde on denoi, eta eskerrik asko! Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren izenean, eskerrik asko gaur Gernikara etorri zareten guztioi!

Bigarren urtez, ozen esan dezakegu asko eta asko garela inposaketen aurrean makurtzeko prest ez gaudenok. Atxikimendu pilo bat jaso ditugu, eta gaur herritar asko eta asko batu gara. Hemen dago herria, ikusi eta entzun nahi duenarentzat!

EZ eta EZ esaten diogu Guggenheim Urdaibai proiektuari. STOP eta STOP esaten diogu Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak gure eskualdean inposatu nahi duten proiektuari.

Harrigarriak eta argigarriak izan dira azken egunotan zenbait administraziotako agintarien ahotik entzun ditugun adierazpenak. Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak dio proiektua definitu barik dagoela oraindik; eta, hala ere, “alboratu ezineko” proiektutzat jotzen du. Are gehiago, nazio-proiektua dela ere esan digute. Bestetik, Euskadiko Alderdi Sozialistak ez omen du proiektua ezagutzen; eta, hala ere, Eusko Jaurlaritzaren parte izateko nahiak bultzatuta, proiektu hau jasotzen duen gobernu-akordio bat sinatu du.

Azkenik, kultura-sailburuak dio proiektu honek natura eta artea lotuko dituela; eta, hala ere, programa kulturalik gabeko kultura-proiektu bat da.

Eta, zelan ez, lehentasunezko proiektua da Eusko Jaurlaritza berriarentzat.

Nahaste-borraste horren erdian, guzti-guztiek bat egiten dute puntu batean: proiektu estrategiko bat da Guggenheim Fundazioarentzat. Eta, halere, Fundazioko kideek ez dute erabaki oraindik proiektuarekin aurrera egin nahi duten ala ez.

Noren eskuetan dago gure etorkizuna?

La pancarta de cabeza, en el arranque de la manifestación.

En el acto final.

Gure eskualdea etengabeko gainbehera ekonomikoan dago, eta gure etorkizuna gero eta ilunago ikusten dugu. Horri buelta emateko, zer-eta turismo masifikatua bultzatzen duen makroproiektu bat inposatu nahi digute. Non-eta hemen, Urdaibaiko paduretan, biosfera-erreserba baten erdi-erdian. Gainera, sinestarazi nahi digute herritarrongan pentsatuta izan dutela burutazio hori, eta horixe dela eskualdeak duen irtenbide bakarra.

Baina ez, hori ez da egia. Proiektu hau fundazio pribatu baten ekimenez eta haren neurrira egina dago, eta haren gurariak asetzea du helburu. Guri prekarietatea besterik ez digu ekarriko. Onartezina da diru publikoa gutxi batzuen probetxurako erabiltzea, eta onartezina da diru publikoa ingurumena suntsitzeko baliatzea.

Eta onartezina da, baita ere, horrelako proiektu batean pentsatzen hastea herritarron parte-hartze erreala bermatu barik, eskualdeko biztanleon nahi eta beharrak kontuan hartu barik eta ingurumen-azterketarik egin barik. Inposatuz!

Ez gaude ba inposiziorako sasoian. Gobernantza-eredu demokratikoa behar dugu, eta gure eskualdearen etorkizuna guk geuk erabaki nahi dugu, elkarrekin hausnartuz, baldintza barik. Hutsetik hasita.

Eraiki dezagun guztion artean etorkizuna: bidezkoa eta atsegina, pertsonen bizitza eta natura erdigunean jarriko dituena. Dena ez da dirua, Urdaibai ez dago salgai!!

Amaitzeko, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak eskaera zuzen eta zehatza egiten die administrazio publikoei eta agintari politikoei: gelditu bihar bertan proiektu hau bideragarri bihurtzeko egiten zabiltzaten urrats administratibo eta ekonomikoak. Ez alferrik erabili diru gehiago etorkizunik ez duen proiektu bat bideragarri egiten. Sekula ez da bat etorriko herritarren eta naturaren beharrizanekin.

Urdaibai ez dago salgai!

Eskerrik asko!

También miembros de Eguzki hemos participado en la manifestación y, como era ruidosa, hemos llevado algo para hacer ruido.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora