Buruileko euriek mahastia ontzen.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Merkataritza-gune bat gehiago, baso bat gutxiago

2026-04-29 11:27
Oso aurreratuta daude brikolajearekin lotutako kate baten merkataritza-gune berri bat eraikitzeko lanak Errekaldeko industrialdean, Lasarte-Oria eta Donostiaren arteko mugan, Coca Cola zena eta Funeraria Vascongadaren atzeko partean, Bigarren Ingurabidetik jaisten den mendi-hegalean.
Orain dela urtebete inguru, lanak hasi zirenean, proiektu honen lehenengo biktima mendi-hegal horretan hazten zen basoa izaten ari zela salatu eta okerrena oraindik iristeko zegoela ohartarazi genuen:
Honako fotomuntaketa hau izan zen salaketa hura ilustratzeko erabili genituen irudietako bat:
“Futomuntaketa hau Plan Berezia izapidetu zen garaikoa da –argitu genuen–. Beharbada merkataritza-gune berriaren itxura ez da zehatz-mehatz hor agertzen den bezalakoa izango, baina basoari kendu behar dioten puska nabarmena da, ezta?”.
Bada, dudak baldin bazeuden, dagoeneko denak uxatuta daude. Segi Errekaldera eta zuk zeuk ikusi bertatik bertara, edo erkatu fotomuntaketako irudiak testu honen buruan dagoen argazkiarekin, edo bideo honekin, bata zein bestea joan den astean ateratakoak direla:
Basoa bota izanatik harago ere jarraitzen dugu pentsatzen operazio hau hirigintza desegokiaren eredu dela:
EGUZKI, 2026ko apirilean
atzera
gora