Martxoa eurite, urtea ogite.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Memoria aktiboko ariketa, Gladysi Donostian eskainitako omenaldian

2026-06-06 16:04

Gladys Gogoan-ek eta Eguzkik antolatuta, gaur eguerdian egin dugu Donostian Gladys del Estal gogoratzeko urtero egiten dugun ekitaldia, euripean egin ere.

Bizikleta, dantza, kanta eta loreen artean gogoratu dugu nola hil zuten Gladys 1979an, Tuteran, buruan tiro bat jota, energia nuklearraren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan. Baina batez ere gogoratu dugu nola bizi izan zen, “eguzkia, ura eta askatasuna defendatuz”.

Horrez gain, aktualitateari tarte bat egin diogu, ohi bezala. Aurten tarte hori energia nuklearrari eskaini diogu. Hona heme egin dugun gogoeta:

Hemendik aurrera, berriz, bideo eta argazki batzuk. Eta hauekin nahiko ez baduzue, jo Irutxuloki Hitzara, kronika ez ezik argazki-galeria polita ere eskaini baitio ekitaldiari:

https://irutxulo.hitza.eus/2026/06/06/gladys-eta-antinuklearren-memoria-gogoan/

Txirrindulariak Bulebarretik Egiara iritsi dira:

Parkeko sarreran:

Goiko ordekarantz, erromerian:

Aurreskua:

Aner Jauregi kantari:

Aktualitateko interbentzioaren une bat:

Esther Zabalegik aurten ere ez du huts egin, eta Gladysentzat bi jota ekarri ditu opari:

Seguruena jakingo duzue joan den asteazkenean Gladys Tuteran omendu zutela, Bardenas Libres taldearen ekimenez. Bada, aprobetxatzen dugu omenaldi hartan ateratako pare bat argazki ekartzeko:

atzera
gora