Astelehenero 8:00etan zure epostan
Eguzkik jakin ahal izan duenez, gaur Barakaldo eta Alonsotegiko udalerrietan dagoen Peñas Blancaseko inguruan gutxienez ardi bat akabatua agertu da eta beste zenbait zaurituak ere badira. Sarraskiaren egileen frogak ere baditugu: ardiak zaintzeko erabiltzen diren 3 mastin izan dira.
Klikatu irudian:
Irudiak ez dute zalantzarako aukerarik ematen. Halakoetan, askotan, erruduna otsoa izan dela esan ohi da baina garbi ikus daiteke arazoa sakonagoa dela.
Ganadua zain beharrean erasotzen duten mastinak, zeinak diruz laguntzen ditugun, zakur basatiak, pasiatzen dabiltzanen txakurrak, hiritar batzuen jarrerak, bazka lekuak okupatu nahi dituzten azapiegiturak ( orain bereziki zentral eolikoak, Peñas Blancasen kasu honetan bezala)… Arazoak ugariak dira ganadua zaindu eta hazteko era honentzat.
Mastinen jarrerari dagokionean, galdetutako adituek esan digute oso posible dela ganadua zaintzeko prestatuak ez dauden aleak izatea edo gosez akabatzen zeudenak izatea.
Garbi geratzen dena da otso ez dela larreetan barreiatzen diren abeltzantza eta artzantza extensiboaren arazo nagusia.
La entrada Mastinek ardiak erasotu dituzte Peñas Blancasen aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545