Baratza bati ekiten diozun egunean hasten da bizitza

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Maiatzak 9: AHT-aren aurkako eguna Iruñean

2026-05-04 21:36

Datorren larunbatean, hilak 9, AHT Gelditu! Nafarroak AHTaren Aurkako Eguna deitu du Iruñean. Jardunaldi hau inoizko krisi eko-sozial handienaren areagotze fasearen erdian egingo da, kapitalismo transnazionalak gerra inperialistaren erregimena krisi horren irtenbide bakartzat aurkezten baitigu. AHTaren eraikuntzak horretan sakondu besterik ez du egiten, lurraldea suntsituz, baliabide eta energia ikaragarriak kontsumituz, langile klasea pobretuz eta gerra inperialistarako ezinbesteko tresna bihurtuz.

Administrazioak AHTaren obrekin tematuta jarraitzen du. Iaz, Nafarroako korridorean inbertsiorik handiena egin zen, 157 milioi eurora iritsi baitzen. Next Generation funtsetatik datoz horiek guztiak,  gehiago zorpetu eta murrizketa sozial berriak ekarriko dizkigutenak.

Lanak AHTaren aldeko Plataformak xaxatzen ditu, ingeniaritza- eta enpresa-lobby handiak, klase politikoari lanak azkartzeko eskatzen dionak, Nafarroa bigarren mailako komunitatea izatera muga ez dadin.

Erasoaldi orokor horren aurrean, AHTaren eta gainerako azpiegitura handien aurka mobilizatzeko deia egiten du Nafarroako AHT Gelditu!k, horiek baitira kapitalismoaren eta haren presio-lobby-en ezinbesteko euskarriak. Lurraren defentsa eta 180º-ko eredu politiko eta sozialaren aldaketa inoiz baino beharrezkoagoak dira, bizitza horretan doakigula dakigulako. Ez dago beste aukerarik.

JARDUNALDIAREN  EGITARAUA

11:00. BIZIKLETA MARTXA (Diputazioa): AHTaren MAFIAREN IBILBIDEA

Nafarroako AHTaren mafiaren zentro neuralgikoak ezagutu, salatu eta seinalatuko dira.

14:30. BAZKARIA (Zabaldi): AHTA-REN AURKAKO KONSPIRAZIO GASTRONOMIKOA

Izena eman asteazkena 6 baino lehen: ahtrikeznafarroa@gmail.com /689981868

atzera
gora