Arima ekitera esnatzen du edertasunak

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Maiatzak 31: STOP zundaketak-AHTrik ez! Mendi Martxa Altsasun

2026-05-17 20:53

STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ Ekimenak mendi martxa honen bidez, Altsasun zundaketak egiteko puntuak erakusteaz gain, baimena eman duen Altsasuko udalaren jarrera eta Madrilgo gobernuaren intoxikazio kanpaina salatuko ditu.

Abiadura handiko trenaren Nafar korridorea eta Euskal Ya nondik lotu erabakitzeko txostena plazaratzeko zundaketa kanpaina aurtengo udaberrira atzeratu zuten arren, guk dakigula Beasain eta Idiazabalgo zundaketak baino ez dituzte egin; bata, multinazional handi baten eremu pribatuan zela baliatuz eta bestea aurre egiteko ezintasuna sinitsaraziz eta segurtasun pribatuko jagoleen presentziaz inposatuz.

Espainiako Gobernuak jokatzeko erabili ohi duen gardentasun eza eta medioetan zabaldutako mezu kontraesankorren ondorioz, hauteskundeak hurbildu ahala areagotzen direnak, zertan dabiltzan eta benetan zein asmo duten ongi ez badakigu ere, Sakana eta Goierriko zenbait gunek mehatxupean jarraitzen dute. Jasotako informazioaren arabera gune horietako hiru Altsasuko dermiotan daude eta hauen arabera ematen du Ezkioko aukera Aralar eta Aizkorri arteko korridoretik egin nahiko luketela. Gainera, puntu bat lursail pribatua denez jabearengana joan ziren baimena eskatzera baina honek uko egin zion.

Stop Zundaketak, AHTrik Ez ekimenetik horiei aurre egiteko elkartu, lekuak bertatik bertara ezagutu eta informazioa partekatzeari garrantzia ematen diogu. Hori dela eta, mendi martxa baterako dei egiten dugu, berriz ere Altsasun, maiatzaren 31an Foruen plazatik goizeko 10etan abiatuko dena Erkudengo baselizaruntz, han hamaiketakoa egin eta bertatik, Ulaiar eta San Pedrotik igarota Dantzalekun amaituko duguna. Ibilbidean zehar inguruaren balioa eta AHTak eragingo lituzkeen kalteak ezagutzeko aukera izango dugu baita zundaketak egiteko baimena non eskatu duten eta baimen eske agertu izana nola izan zen, jakingo dugu.

Azkenik 13:00ak aldera Dantzalekutik Altsasuko udaletxe aurreraino joango gara bai zundaketak bai AHTaren aurkako eta Lurraren aldeko kalejira moduko manifestazio aldarrikatzailean.

 STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ Ekimena

atzera
gora