Orri erortze, gari ereite.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Lezoko udalerriko bidegorrian lotura berria egiteko eskaera

2026-11-13 16:27

Urdinez, ezabatzeko proposamena eta gorri lodiz lotzeko proposamen berria

Eguzki talde ekologistak 2024ko ekainean hiru ekimen proposatu zizkion Lezoko Udalari bidegorriaren inguruan; horien artean, lotura berri bat egitea bidegorri-sare koherente eta segurua bat  lortzeko.

Proposamena 2025ko urrian berriro egin eta gero, Udalak erantzun zigun “etenda gelditzen zen zatia txikia zenez, zati horretan elkarbizitza-eremua dioen seinalea jartzeko Aldundiari baimena eskatuko ziola”. Argazkian eremua urdinez ikus daiteke.

Kontuan hartuta azpiegitura nagusia dela, bai Udalaren bai Aldundiaren erantzuna benetan kaskarra da, azken hau baita azpiegituraren jabea. Erabakiak ez dio egoerari behar bezalako erantzuna ematen zati horren sekzioa oso txikia baita, eta, gainera, trafiko handia, kamioak barne, errepide ondotik doalako, horrek dakarren arriskuarekin.

Udalak dioen bezala, zati hori Aldundiarena da, Gipuzkoako sare nagusiko zatia da, alegia, baina ikusten den bezala, nekez bete ditzake sare nagusia izateko baldintzak. Are gutxiago, oinezko eta bizikletentzako eta bi norabidekoa baldin bada.

Duela gutxi eremu horretan dagoen tunelean obrak egingo direla iragarri zuen Kaiako Agintaritzak eta hori aprobetxatuz, Udalak, Aldundiak eta Kaiako Agintaritzak bidegorri zati horri benetako irtenbide bat emateko akordio edo hitzarmen bat bultzatzeko eskatu diogu Lezoko Udalari.

atzera
gora