Izan ilzahar, izan ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Lezo, bidegorri-sarea: batean kale, bestean bale

2025-12-15 09:45

Señale okerrak

EGUZKI talde ekologistak urrriaren bukaeran hiru eskaera dituen idazki bat sartu zuen Lezoko Udalean bidegorriaren egungo sarea hobetzera eta mugikortasun handiagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa sustatzera bideratuta zeudenak. Udalak horietako bi betearazteko beharra duela uste dugu, gainera batek ez du inbertsiorik eskatzen, gaizki dauden informazio-seinaleak kendu besterik ez.

Hilabete bat beranduago, Udalak jakinarazi du bidegorri-sarean egin dituen hobekuntza-lanak bukatutzat ematen dituela, hortarako erabilitako diru-kopurua aipatuz. Lan horretarako Aldundiak emandako dirulaguntzaz ere informatu egiten du. Lanetako batzuk Udalerriaren sarreran, Altamirako errontonda inguruan egin dira, Eguzkik bere eskaeran aipatzen zuen lekuan.

Mugikortasun jasangarria hobetzeko eta handitzeko egiten diren ekimenak txalotzeaz gain, bultzatzearen aldekoak gara eta, kasu honetan ere, bat egiten dugu, baina era berean, bere garaian egin genituen eskaerak orain egin diren lanak gauzatzeko ez aprobetxatzea deitoratu behar dugu.

Udalak eta Aldundiak badakite gune horretan Donostiara eta Pasasaiara joateko dauden seinaleak ez direla zuzenak. Udalak txirrindak bideratzen dituen espailoia ez dago Aldundiak onartutako bizikleta-planaren barruan, bidegorri izateko behar dituen ezaugarri minimoak betetzen ez dituelako. Aldundiak hori argi eta garbi esan du, eta Udalak ahalik eta azkarren bete behako luke, bere eskumena baita. Udalak ezin du txirrinda-zirkulazioa bidegorri ez den eremu batera bideratu, bidegorri dela esanez.

Hobekuntza-lanak egin dituela jakinarazteaz gain, gizarte guztiarentzat mugikortasun segurua bermatzeko behar diren obrak egiteko konpromisoa hartzen duela berresten du Udalak. Horretan sinistea gustatuko litzaiguke, baina egin diren azken lanak bukatzat emateak eta egin genituen eskaerak gauzatu gabe uzteak ez digu sinisgarritasunik ematen.

Arestian esan dugun bezala, Udalak ezin du txirrinda-zirkulazioa bidegorri ez den eremu batera bideratu, bidegorri dela esanez. Administrazio Publiko baten jarrera hori onartezina da, eta ez dakigu ez ote duen erantzunkizunik sortzen. Biziki eskatzen diogu egoera oker hau ahalik eta azkarren zuzen dezala.

atzera
gora