Asteroko buletina
Zezeileko oloa, olo; martxokoa, oloto; aprilekoa, ez olo ez lasto.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

'Lemoiz gaur', Roge Blascoren eskutik, Koldo Mitxelenan

2023-05-31 16:31

Larunbatean Gladysi eskainiko diogun omenaldiaren osagarri, LEMOIZ GAUR izeneko jardunaldia antolatu dugu bihar ostegunean, ekainak 1, Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Bertan, Roge Blasco kazetariak bi film dokumental labur (bakoitza 15 minutu ingurukoa) eskainiko ditu.

Roge ezaguna da batez ere Radio Euskadin ia berrogei urtez LEVANDO ANCLAS saioa zuzendu duelako. Orain, berriz, erretiroa hartuta, gustuko duena egiten jarraitzen du bere Youtube kanalean. Hain justu, kanal horri dagozkio KMn proiektatuko dituen dokumentalak. Xumeak badira ere, bertute handi bat dute, plazaratzen baitute aspalditik erantzunaren zain dagoen galdera: zer egin Lemoizko zentralarekin eta inguruko lursailekin?

Eguzkiren iritziz, galdera horren inguruan ardaztutako eztabaida soziala ezinbestekoa da, Eusko Jaurlaritzak, 2019tik zentralaren jabe denak, eztabaida saihestu duen arren. Beti izango da une egokia horrelako eztabaida bati ekiteko, baina gaur egungoak bereziki egokia dirudi. Zergatik? Jaurlaritzak azken urteotan Lemoizerako sustantu duen arrain-haztegi handiaren proiektua bide bazterrean geratu delako, ez dakigu behin betiko, baina bolada luze baterako behintzat bai. Izan ere, hainbat urtez proiektuarekin bueltaka ibili ondoren, interesatuta egon zitekeen inbertitzailerik ezean, Next Generation funts europarretako dirulaguntzak eskatzeari berari uko egin behar izan dio Jaurlaritzak.

Lemoizen zor historiko handia dago, baita aukera bikaina ere, bereziki ingurumenaren alorrean.

Arestian esan bezala, LEMOIZ GAUR jardunaldia larunbatean Gladysi Donostian eskainiko diogun omenaldiaren osagarria da. Baina Tuteran ere ez dute Gladys ahanzten. Hona hemen deialdiak:

Gladys_kartelak2023

La entrada “Lemoiz gaur”, Roge Blascoren eskutik, Koldo Mitxelenan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora