Eguzki Talde Ekologistak hitzaldi bat antolatu du otsailaren 19an, asteazkena, 19:30tan Basteron. Hitzaldia Arturo Elosegik emango du “Leitzaranen aukerak eta arriskuak” goiburupean. Arturo Elosegi Biologian Doktorea, ibai-ekologia aditua eta Ekologian Katedraduna EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
2024an basoaz, honen funtzioez eta berau kudeatzeko aukeraz entzuteko bidea izan bagenuen, aurten ikuspegia zabalago bat hartuz, Leitzaran baila osotasunean hartu dugu eta bertan dugun aberastasuna biologia naiz ekologiari dagokioenan, azkenena gizakion bizitzarako beharrezkoak diren baliabideak, hitzen egingo digu hala nola hauek mantendu edo hobetzeko ugaritzen ari diren arriskuaz: lur naiz aniztasun biologikoaren galera, energia azpiegiturak (zentral hidroelektrikoa naiz eolikoak),aisia-turismoa, monolaborantzak, baliabideen ustiaketa neurrigabea… Eta nola ez baso orekatu eta natural batek guzti onetan jokatzen duen paperaz ere.
Jarduera hauek eta beste batzuk mendiak eta, batez ere, Andoaingomendiak mendi publikoa nola kudeatzen ditugun zehazteko balio izatea nahi genuke.
Hitzaldi hau erabat lotuta dago otsaiataren 22an egin behar dugun beste ekintza batekin, zuhaitz landaketa. Zuhaitz landaketa herrikoia antolatu dugu data horretarako, irteera puntua Otitako aparkalekuan izango delarik. Honi buruz ere azalpenak emango ditugu hitzaldian.
Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2025eko otsailean.