Astelehenero 8:00etan zure epostan
Sinatzaile garen talde ekologistek eta kontserbazionistek publikoki salatzen dugu Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko kontserbazio ekologikoko proiektutik aldentzeko hartu duen erabakia. Lur sail hau Azpeitia eta Zestoa artean dago, eta baso-ustiapenera bideratutako kudeaketa-eredu bat lehenesten ari dela uste dugu. Ikus hemen salaketa honen aurrekaria:
Gipuzkoako Foru Aldundia, Markesbaso kontserbaziorako! | Eguzki Talde Ekologista
Duela gutxi Markesbasoren etorkizunaz kezkatuta zeuden hainbat bezero Kutxabankeko ordezkariekin bildu ondoren, jakin dugu Kutxabankek uste duela ezin duela Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako baso-politiketatik kanpo jardun. Gure iritziz, jarrera horrek “gidalerro politikoen menpe jartzea” dakar praktikan, eta Euskadin erreztaurazio ekologikoko proiektu eredugarri bat bultzatzeko aukera paregabe bati uko egitea. Kontuan izan behar dugu proiektu honen neurriak, seguruenik Europako handiena baso autoktono bat berreskuratzeko.
Kutxabankek berak sustatutako jatorrizko proiektuak balio ekologiko handiko gune bat sortzea aurreikusten zuen, bertako ekosistemak berreskuratuz eta biodibertsitatea sustatuz. Hala ere, salatzen dugunez, planteamendu hori baso-ustiapenari lotutako irizpide produktiboak lehenesten dituen beste bat ordezkatzen ari da.
“Onartezintzat” jotzen dugu gizarte-erantzukizuna duen erakunde batek, hala nola Kutxabankek, errentagarritasun ekonomikoa ondare naturalaren kontserbazioaren gainetik jartzen duen eredua aukeratzea, bereziki larrialdi klimatikoaren eta biodibertsitate-galeraren testuinguruan.
Era berean, azpimarratzen dugu Aldundiaren politiketatik kanpo jarduteko ezintasunaren argudioak ez duela justifikatzen kontserbazio-proiektu anbiziotsu bati uko egitea. Gogorarazten dugu finkaren jabetza Kutxabankena dela eta, beraz, baduela aukera ingurumen-irizpide zorrotzagoekin bat datozen ekimenak sustatzeko.
Gainera, uste dugu erabaki honek kontraesanean jartzen dituela Naturaren Leheneratzerako 2024/1991 (EB) Erregelamenduaren helburuak; izan ere, araudi horrek 2030erako Europar Batasuneko lur- eta itsas-eremuen gutxienez %20 leheneratzeko eta 2050erako behar duten ekosistema guztiak berreskuratzeko xedea ezartzen du.
Hori guztia dela eta, Kutxabanki eskatzen diogu bere jarrera berriro azter dezala eta Markesbasoren kontserbaziorako jatorrizko proiektua berreskura dezala, hasierako helburuak eta planteamenduak errespetatuz, eta publikoki defendatzen dituen jasangarritasun- eta gizarte-erantzukizun-balioekin koherente jokatuz.
Azkenik, jakinarazten dugu mobilizatzen jarraituko dugula ingurune honen kontserbazioa defendatzeko eta ondare naturalaren etorkizunean eragina duten erabakietan gardentasuna eta benetako parte-hartzea eskatzeko.
Testu hau honako talde hauek sinatzen dute:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545