Kandelarioz euria. Laister du udaberria.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Kristalek hegaztientzat suposatzen duten arazoa arauetan islatu behar da

2025-11-18 17:48

Birigarro bat hilik, Cristobal Balenciaga Museoko kristalezko fatxadan talka egin ondoren.

Hil honen hasieran Eguzkik salatu du kristalak hegaztientzako tranpa hilgarriak direla, primerako ikusmena duten arren, ezin dituztelako bereizi eta, sarri, horien kontra talka egiten dutelako. Eta arazoaren adibide gisa Cristobal Balenciaga Museoa eta Basque Culinary Centerren GOe inauguratu berria. Salaketak oihartzun dezentze lortu du komunikabideetan. Oihartzun horren lekuko, gure kide Oscar Padurarekin eginiko elkarrizketa hau berreskuratzen dugu, argi ematen duelako egoeraren berri:

Hona hemen, berriz, jatorrizko salaketa:
atzera
gora