Baratzea beti da galera multzo baten artean garaipen gutxi batzuk, bizitza bera bezala.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Kolektorea 'lehenbailehen' egiteko eskatu dio Aizarnazabalgo Udalak Ura Agentziari

2025-10-02 15:52

Herriko ur zikinen kolektorearen obra “lehenbailehen” egiteko eskatu dio Aizarnazabalgo Udalak Ura Agentziari. Udalbatzan aho batez hartutako erabaki horrek abiapuntutzat du Eguzkik uda honetan Oikiako saneamenduaren inguruan egin duen salaketa bat (*). Izan ere, Udalak Aizarnazabalgo kolektorea “Oikiakoarekin batera” egiteko eskatu du.

ESKAERAREN ARRAZOIA

Zumaiako Udalak aurtengo udan errioan bainatzea debekatu behar izan du, Osasun Sailak egindako azken analisi mikrobiologikoen emaitzak ikusita. Gauzak horrela, Eguzkik uztailean ohartarazi zuen (*) analisiek atzemandako kutsadura horren iturburuak bat baino gehiago izan daitezkeela, baina erriotik gora hobekien identifikatuta dagoen ur beltzen isurketa Oikiakoa dela, eta obra horrek hamabost urteko atzerapena daramala.

Halaber, gogorazi zuen 2022an Ura Agentziak Oikiako ur beltzak Basustako araztegira eramateko proiektu bat iragarri zuela, eta proiektu horrexek berak, bigarren fase batean, Aizarnazabalgoak ere bideratzea ahalbidetu behar zuela. Baina ez da Oikiako obra egin eta, ondorioz, Aizarnazabalgoa ere pendiente dago. Horra zergatik Aizarnazabalgo Udalak Urari eskatu dion herriko kolektorea “lehenbailehen” egiteko, “Oikiakoarekin batera”.

Eguzkik ontzat jotzen du Udalaren erabakia, jakina.

EGUZKI, 2025eko iraila

(*) Hona hemen Eguzkik uztailean zabaldu zuen oharra:

Zumaiako errioan bainatzeko debekua dela eta, Oikiako saneamenduak hamabost urte geroago egin gabe jarraitzen duela gogorazi du Eguzkik | Eguzki Talde Ekologista

atzera
gora