Europar Batasuneko Ingurumen Ministroen Kontseiluak NATURA LEHENERATZEKO LEGEA onartu zuen 2024ko abuztuaren 18an non, besteak beste, esaten den EBko lehorreko eta itsasoko eremuen % 20 leheneratu behar dela gutxienez 2030erako, eta degradatutako ekosistema guztiak 2050erako.
Azken hilabeteotan, hainbat talde ekologista eta naturzalek Legea aztertu dugu eta, horren ondorioz, dokumentu bat sortu dugu honako izenburu honekin: JAURLARITZA, NATURA LEHENERATU ORAIN. Dokumentu horretan galdegiten diogu EAEko Gobernuari neurriak har ditzan Legean ezarritako epeen barruan, EAEn degradatutako guneak identifikatuz eta horiek leheneratzeko neurriak indarrean jarriz, inongo aitzakiarik gabe.
Dokumentua (osorik irakurtzeko klikatu hemen: Natura Leheneratu, ORAIN_euskara (ekologistakmartxan.org)) atzo aurkeztu genuen Donostian, hanbait talderen ordezkarik parte hartu zuten ekitaldi batean.
Zehatz-mehatz, dokumentuaren sortzaileak honako talde hauek dira: Baso Biziak Plataforma, Denon Berdeguneak, Egurra eta Kandela baserritar ekintza, Eguzki, Ekologistak Martxan.
Honako beste hauek, berriz, dokumentuarekin bat egin dute: Greenpeace, Naturkon, Lurgaia, Seo Birdlife Euskadi, Sustraiak Habitat Design, Ehko, Besaia, Butroi Bizirik, Guggenheim Urdaibai Stop, Herri Bideak Kate Barik, Ondarroa 12 Milia, Fridays For Future Bilbao, Etxalde, Erandio Herriko Elkartea, Biolur, Errez, Sukar Horia, AHT Gelditu Nafarroa, Donostialdeko eta Oarsoko AHTrik EZ taldea, Sagarrak Ekologista Taldea, Arabako Mendiak Aske, Araba Bizirik
Espero dugu Jaurlaritzak bizkarra ez ematea, ez dokumentuari ez egoeraren larriari.
Atzoko ekitaldia aprobetxatu genuen espresuki dei egiteko urriaren 19an Gernikan Udaibairen alde egingo den manifestazioan parte hartzera. Izan ere, degradatutako ekosistemak leheneratzea funtsezkoa bada, are funtsezkoagoa da ondo daudenak degradatzen ez jarraitzea. Beraz, Guggenheim Urdaibai STOP!
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545