Jatea behar bat da, baina buru argiz jatea arte bat da

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Jaiez goza daiteke hain zikinak izan gabe

2025-09-10 11:32

Ikastetxeetan, txikitatik, ingurumen-balioetan, birziklatzean, natura zaintzean… hezten saiatzen gara. Baina badirudi kasu askotan ezinezko lana dela, matematika baino ezinezkoagoa.
Zaila da konturatzea nola egin aurre klima-aldaketari, baso-soiltzeari, kutsadurari, isurketei… keinu txikiak egin gabe.
Oraingo honetan gizalegerik gabeko jokaeraz ari gara gure herri eta auzoetako jaietan, atzean arrasto zikina utziz. Zabor kilo eta kiloak, plastikozko poltsak, edalontziak, botilak,…
Hemen dituzu Lekeitioko San Antolin jaietako irudi batzuk, baina beste edozein tokitakoak izan zitezkeen.
Guztion kontua da gure ingurunea zaintzea, eta udalen lana da jendeari bere hondakinak birziklatzea erraztuko dioten bitarteko guztiak jartzea eta kontzientziatzea,Sortutako zabor guztia goizean garbitzera mugatu gabe.

atzera
gora