Astelehenero 8:00etan zure epostan
Asteazken arratsaldean, hilak 20, Artibai ibaian, Markina Xemeinen parean, olio-isurketa bat eman zela salatu zuen Eguzkik. Herritar batek isurketa ikusi eta Eguzkik Ura agentzian salatu zuen. Ez da inguru horretan isurketa detektatzen den lehen aldia.
Halaber, Sopelako Larrabasterrako auzoan, Lemotza errekan, beste isurketa bat detektatu da, urak porlan-kolorez tindatu dituena.
Eguzkitik zera aholkatzen diegu herritarrei: isurketa ikusten dutenean, berehala 112ra deitzea. Dei hori jasota, protokolo bat martxan jartzen da eta errazagoa izaten da isurketaren iturria zehaztea. Gero bai, nahi badute, gurekin jar daitezke harremanetan, eta gu, ahal dugun neurrian, saiatuko gara segimendua egiten.
La entrada Isurketa kutsakorrak salatu ditu Eguzkik Markina Xemeinen eta Sopelan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545