Babak esan omen zuen: txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Hegazkin militarrak hegan pasatu dira Tutera gain-gainetik, etxeetatik oso gertu, aspaldi ez bezala

2025-09-11 15:46
Hegazkin militarrak hegan pasatu ziren atzo Tutera gainean, etxeetatik oso gertu, aspaldi ez bezala. Izan ere, Eguzkira salaketa-idatzi bat helarazi duen herritar batek gogoratu duenez, horrelako hegaldi baxuak, teorian behintzat, 1990eko hamarkadan debekatuta geratu ziren.
Badirudi hegazkinetako batean Espainiako erregea zihoala. Hori ondorioztatu daiteke gaurko prentsa irakurrita, behintzat.
Salaketa-idatzia bere horretan aurkituko duzu albiste honen beraren gaztelaniazko bertsioan (egin klik pantaila honen goiko aldean, eskuinean, aurkituko duzun ‘castellano’ erlaitzean).
atzera
gora