Astelehenero 8:00etan zure epostan
Eguzkik astelehenean sare sozialen bitartez honako salaketa hau egin zuen:
“Pertsona batzuen errespetu faltari eta Donostiako Udalaren utzikeriari esker, Gladys Enea parkeko animaliek jasaten duten tratu txarra gero eta nabariagoa da. Lotu gabeko txakurrek basahateak paumak edota beltxargaren bikotekidea hiltzea ez omen da nahikoa. Pertsonak (pertsona helduak barne) hazkuntza-eremuetan nolanahi sartzea ere ez da nahikoa, arrautzak zapaldu eta animalien atsedena urratu arren. Oraingoan paumei isatsetako lumak kendu dizkieta. Noiz arte jokabide bidegabe hauek? Noiz arte zaintza falta parkean”.
Salaketari gehitu genion testu honen hasieran ipini dugun argazkia, non nabari den paumari isatseko lumajea nabarmen urritu zaiola. Honako argazki hauek ere gehitu genituen:
Kalamuen ertzari erreparatzen badiozue, odol-arrastoa nabarituko duzue.
Ez da berebiziko ingurumen-arazoa, jakina, baina amorru ematen du horrelako gauzak gertatzeak, non eta Udalak “eredutzat” duen parke publiko batean.
Salaketak oihartzun dezente izan zuenez, Udala erantzun bat eman beharrean aurkitu zen, eta zaintza areagotuko duela esan du. Ikusi egin beharko, baina, badaezpada, hemen geratzen da apuntatuta:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545