Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Hainbat arrain eta hegazti hilik Urumean, antza denez, isurketa baten ondorioz

2026-08-04 11:24

Orain dela egun batzuk, hainbat arrain eta hegazti hilik agertu ziren Urumean, Martutene parean. Basahateak, kaioak, ubarroiak, aingirak, barboak… hilik edo hilzorian agertu ziren. Ez da lehenengo ez bigarren ez hirugarren aldia. Itxuraz, episodioak zerikusia izan dezake errioa estali zuen gasolio-orban handi batekin.

Kasu gehienetan bezala, inoiz ez dugu jakingo isurketa nondik atera zen, ezta arrainak eta hegaztiak zehatz-mehatz zergatik hil ziren. Izan ere, ez dirudi administrazioari edo Poliziari gehiegi axola zaienik.

Post hau ilustratzen duten argazki eta bideoak Donostia Kayak klubari zor zaizkio.

atzera
gora