Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Gladysi omenaldia, ekainaren 1ean
2024-05-14 16:58
Dagoeneko martxan gaude Gladys del Estali urtero eskaintzen diogun omenaldia antolatzeko. Aurten, 45. urteurrena, ekainaren 1ean egingo dugu, larunbatean. Aurrerantzean ere honetaz xehe-xehe hitz egiteko aukera izango dugu, baina, momentuz, erreserbatu eguna. Bide batez, hona hemen kartela.