Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Gladysi aurtengo omenaldia, ekainaren 6an
2026-05-11 17:58
Aurten ekainaren 6an omenduko dugu Gladys. Ikusten duzunez, kartela dagoeneko prest dugu, eta gogoratzen digu 47. urteurrena izango dela.
Oraindik aste batzuk falta dira eta aurrerantzean gaia xeheago lantzeko aukera izango dugu, baina, momentuz, apuntatu ondo eguna.