Atzo Naturkoneko ordezkari batzuek bilera bat egin zuten Aldundiarekin. Bilera aurretik, Gipuzkoako lau Parke Naturaleko Patronatuetako Naturkonen ordezkariek idazki bat aurkeztu zuten erregistroan informazioa eskatuz. Naturkonen iritzian, funtsezkoa da lau parkeen estrategia bateratua eramatea.
Duela urte batzuk, lau parque naturalek Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena lortu zuten, kontserbaziorako kudeaketa-plana barne.
Plan horiek hiru motako neurri jasotzen dituzte; horietako batek ezinbesteko izaera du. Gure eskaera, oraingoan, aipatutako neurri-mota horri buruzkoa da, neurriak noraino bete diren jakin nahi dugulako, alegia. Informazio hori nahitaezkoa da kontserbazioaren aldetik gaur egun parkeen egoera nolakoa den jakiteko eta aurrera begira planifikazioa eragingarriagoa izan dadin.
GIPUZKOAKO PARKE NATURALEN KUDEAKETARI BURUZKO INFORMAZIO ESKAERA
Gipuzkoako lau Parke Naturalak, aldi berean, Kontserbazio Bereziko Eremu dira eta Legearen arabera bakoitzak Foru Aldundiak eginiko Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana eduki beharko luke.
Eta horren faltan, Kontserbazio Bereziko Eremuetako deklarazio-Dekretuetan, finkatu ziren habitat naturalen eta espezieen eskakizun ekologikoei erantzuteko beharrezkoak diren kontserbazio-neurriak jasotzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen arabera, deklarazio-Dekretuek honako edukia dute:
● Eremu horien kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuaren kontserbazio-helburuak eta jarraipen-programa.
● Eta deklarazio-dekretuaren eranskin gisa, Lurralde Historikoetako foru-erakundeek onartzen dituzten espazioa kudeatzeko jarraibideak. Azken hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak Aizkorri-Aratz eta Aralarren kasuetan aldizkari ofizialean argitaratu gabe eduki arren. Horietan oinarriturik eta Eusko Jaurlaritzak, 2019. urtean, egindako 2021-2027 aldirako Lehentasuneko Ekintza Esparruan (LEE) jasotakoarekin batera, Parke Natural bakoitzean Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ondoren DERRIGORREZ egin behar diren jarduerak, bestela esanda, izendatu ondorengo bi edo hiru urteetan zehar burutu behar diren jardueren zerrendak osatu ditugu. Hauez gain, beste batzuk “beharrezkoen” eta “komenigarrien” ataletan jasotzen dira. Hauek betetzeko denbora gehiago ematen denez, ez ditugu lehen eskaera honetan sartu. Gipuzkoan azkena izendatu ziren Kontserbazio Bereziko Eremuak (Aizkorri-Aratz eta Aralar) 2016.ean argitaratu zirenez, derrigorrezko jarduera horiek honezkero ongi bukatuta egon beharko lukete. Hala eta guztiz ere eta jakinda betebehar horiek ez direla burutu, ez erabat behintzat, lau Patronatuetan natura-ondarea aztertu eta babesteko Elkarteen ordezkariak garenok, Lurralde Oreka Berdea Departamentuko Foru Diputatuari eskatzen diogu:
Ondorengo zerrendatan doazen lau Kontserbazio Bereziko Eremu (eta Parke Natural) bakoitzean derrigorrezko atalean sailkatu ziren jarduera hauetako bakoitzak egun lortu duen betetze maila eta, erabat bete ez diren kasuetan, noizko betetzea aurreikusten dituen zehaztea edota argitzea.
DERRIGORREZKO JARDUERAK:
Aiako Harria
Basoak:
1. LGIPren neurriak KBEan duen eraginaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren azterketa egitea, txanda laburreko espezieen baso-landaketa mugatzeko. Horretarako, biodibertsitateari buruzko adierazle neurgarriak erabiliko dira, eta, hala dagokionean, haren aplikazioa hobetzeko gomendioak emango dira, onuradun potentzialen % 20ra edo baso-landaketek gaur egun okupatzen duten azaleraren % 25era iritsi arte gutxienez.
2. Plana indarrean dagoen bitartean, lurzoru publikoan dauden eta Leheneratze Ekologikoko Eremutzat (HBE) hartzen diren baso-landaketen 890 ha baso bihurtzea.
Ibaiak:
1. Haltzadien egungo egoera ezagutzen da, Natura 2000 Sareko gainerakoekin erkatutako adierazle egoki bat erabiliz. EAEra egokitutako RQI indizea (Riparian Quality Index) proposatzen da.
2. Añarbeko eta Mendarazko zentraletan gutxieneko emaria ezartzea, eta haien eta Masustanegiko, Berdabioko eta Okillegiko zentralen mantentzea kontrolatzea.
3. Presatako anteparetan sistema egokiak jartzea, bertan sartzen diren arrainek eta muturluzeek ibaira irtetzeko aukera izan dezaten.
4. Animaliak erortzeko kanal arriskutsuenen zatiak lauzekin estaltzea, lurrak ahalbidetzen dituen lekuan irteerako arrapalak edo bestelako disuasio-teknikak eraikitzea.
Larreak:
1. Larreak antolatzeko plan bat idaztea. Antolamendu Planak artezpide gisa jasoko du aziendaren erabilera baimentzea antolatutako larre-eremuetan soilik, eta ezingo da horietatik kanpo ibili edo elikatu.
2. Gomendio horiek aplikatuz, eremu horietan abeltzaintza estentsiboari laguntzeko lehentasunezko neurriak hartzea, Landa Garapen Iraunkorreko Euskal Programaren esparruan, eta nekazaritza eta ingurumeneko kontratuak aplikatuz, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien ingurumen-aldagaia behar bezala kontuan hartuta.
3. Aiako Harrian dauden txilardi atlantikoaren eta belardi menditarren egungo azalerak balio natural handiko eremu gisa mugatzea, planaren lehen urtea amaitu baino lehen, abeltzaintza estentsiboa sustatzeko laguntzak aplikatzen laguntzeko, landa-garapeneko programen kargura, eta, ondorioz, abeltzaintza estentsiboaren ondoriozko ingurumen- zerbitzuengatik ordaintzeko.
4. Laginketa-lurzatien sare bat ezarriko da, eta jarraipen-protokolo bat definituko da, egoeraren adierazle neurgarrien egokitasun- analisia barne hartuko duena.
Landareak:
1. Fraisoro nekazaritza-ingurumeneko laborategian eta Iturraran Parke Botanikoan ex situ ugalketa errazteko lanak sustatzea, eta Erlaitz inguruan in situ ugaltzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta.
2. Esfagnalen kontserbazio-egoera, denboran duten bilakaera eta monitorizazio-prozedurak ezartzea ahalbidetuko duten parametro neurgarriak definitzea.
3. Gehiegizko zapalketa identifikatu deneko ezsfagnadi handiaren eremu batzuk aldi baterako hesitzea, abere-karga kontrolatzeko, landaredia berreskuratu arte.
Animaliak:
1. Okil beltzaren urteko monitorizazio-protokolo bat ezartzea, ugaltze-arrakasta eta mugatzaile eta arazo posibleak ebaluatu ahal izateko.
2. Ugaltze-lurraldeak aztertzea eta okil beltzaren populazioa zehaztasunez zenbatzea.
3. Ehiza- eta arrantza-plan bat onartzea.
4. Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroan Aiako Harriko KBEtik eta haren ingurutik sartzen diren espezie basati guztien erregistro informatikoa egitea.
5. Lortutako informazioarekin puntu beltzen mapa bat egitea. Bertan, honako hauei buruzko informazio georreferentziatua jasoko da: linea elektrikoekin eta aerosorgailuekin izandako talkak, elektrokuzio bidezko heriotza, tiroak, pozoitzeak, harrapatzeak eta arrazoi ez-naturalengatik maiz hiltzen den beste edozein arrazoi.
Kudeaketa:
1. EUNIS habitaten inbentarioa aldian behin eguneratzeko protokolo bat definitzea, espezialistek egindako behaketa berrietatik datorren informazioarekin.
2. Basoko fauna eta florarentzat balioa duten elementu natural, kultural eta geomorfologikoen inbentario geoerreferentziatu irekia sortzea.
3. Babes bereziko erregimenean dauden habitat eta basa-espezie guztien kontserbazio-egoera aztertzea.
4. Aiako Harriko KBEari buruz herritarrentzat ulergarria den informazioa eguneratzeko prozesuak hobetzea Ingurumen Sailaren webgunean
5. Parke naturalaren mugaketa doitzea, KBEa kudeatzeko neurriei buruzko dokumentu honetan proposatutako mugaketarekin bat etor dadin.
Aizkorri-Aratz
Basoak:
1. Baso-habitaten kontserbazio-egoeraren jarraipena egiteko seiurteko plan bat ezartzea, basoen kontserbazio-egoera zehaztasun handiagoz baloratu ahal izateko parametro kuantitatiboetan oinarrituta.
2. Baso mota bakoitzean dagoen egur hilaren kantitatea ebaluatzea, abiapuntuko balioa lortzeko, eta, aldi berean, basoko flora eta faunarentzat interesgarriak diren elementuen inbentario irekian sartu behar diren biodibertsitatea kontserbatzeko intereseko zuhaitzak identifikatzea.
3. Kudeaketa-tresnaren indarraldiko lehen hiru urteetan KBEko basoen egungo kontserbazio-egoerari buruzko abiapuntuko egoera behar bezala zehaztea, aurreko neurrien aplikaziotik lortutako informazioa erabilita.
4. Pagadi eta hariztien azalera adierazgarri bat hautatzea, kontserbazio-egoera onenean dauden edo funtzio ekologiko espezifikoa betetzen duten masen artetik (konektibitatea, lurzoruaren edo akuiferoen babesa, etab.), bilakaera naturaleko eremu gisa ezartzeko.
5. Barrendiolako eta Gatzagako orbanen inguruko landaketetan egurra moztuz eta erauziz, gutxienez 50 ha-ko baso-landaketak hariztietara iraultzea, ahal dela Quercus petraea-ra.
6. Koniferoen dentsitatea murriztea eta hildako zuraren bolumena handitzea, eraztunketa eta garbiketen bidez, 25 ha-tan, hariztiaren eremu potentzialean kokatutako baso-sailetan, non bertako landareen birsortutako oihanpe bat ikusten den, Iturbeltzen bezala.
7. OPMetan dauden gainerako baso-sailak baso autoktono bihurtzeko behar den egutegia egitea. Lehentasuna emango zaie mozketa-txandaren amaierara iritsi diren landaketei, bertako oihanpearen birsorkuntza handia dutenei, baso naturalen mugakide direnei eta masa horien funtzionaltasun ekologikoa hobetzen laguntzen dutenei.
8. OPMak antolatzeko plan teknikoak berrikustea, “Mendiak antolatzeko proiektuak. Espazio babestuetan kontserbaziorako tresnak “(Europarc, 2013) eta horiek biodibertsitatea kontserbatzeko eta hobetzeko eskakizun berrietara egokitzea, helburuak, adierazle neurgarriak eta baso-biodibertsitatea babesteko, basoen naturaltasuna eta osotasun ekologikoa hobetzeko eta ingurumen-zerbitzuak ematen direla bermatzeko neurri espezifikoak barne. Horiek dira planaren edo proiektuaren lehentasunezko helburuak antolamendu-eremu publiko osoan.
9. KBEko basoetan egur hilaren eskuragarritasuna handitzea, egurraren eta egur erabilgarriaren eskaria ebaluatuz, eta KBEko pagadi eta hariztietan eraztuntze eta mozketen bidez sortzeko prozesua azkartuz, hainbat tamainatako 40 m3/ha-ko batez besteko balioak lortu arte, gutxienez 25 cm-tik gorako eta 2 m-tik gorako garaiera duten hildako bost zuhaitz zutik/ha barne hartuta.
10. Gatzagako pagadien eta hariztien kontserbazio-egoera lehengoratzeko eta hobetzeko proiektu espezifiko bat idaztea, esku hartzeko eremuak behar bezala eta behar den zehaztasunez azalduta.
11. Ganadua baztertzeko itxitura perimetralak ezartzea Tantaduin (Hiruerreketa) dagoen Quercus petraea hariztian, bertan ez baitago bermatuta masaren birsorkuntza naturala, bai eta beste baso-masa autoktono batzuetan ere, baldin eta birsorkuntza naturaleko arazoak sortzen badira.
12. Basoetan abereak baztertzeko itxitura perimetralak ezartzea, birsortze-tasa 10etik beherako plantula/helduen erlazioarekin egiaztatzen bada. Halaber, itxiturak egingo dira leheneratze-mozketak egiten diren eremuetan. Itxiturak modu irregularrean egingo dira, eta, ahal dela, gaztainondozko piketeak erabiliko dira, edo, bestela, tratatutako pinua.
13. Kudeaketa-plan teknikoak egitea naturagune babestuko mendi nagusietan, halakorik ez dutenean baso-aprobetxamenduak eta -jarduerak aurreikusi eta antolatzeko. Mendi publikoen kasuan, Asparrengo mendiak antolatzea proposatzen da. Era berean, mendi publikoak antolatzeko planak berrikustea, igarotako epeak hala gomendatzen duenean, edo Natura 2000 sarea kudeatzetik eratorritako kontserbazio-irizpide berriak sartzea beharrezkoa denean, habitaten kontserbazioari buruzko 4.3.1 puntuan ezarritakoaren arabera.
Ibaiak:
1. Ur-bilketen eta hodien, isurketa puntualen eta ibilguetan eta erriberan egindako aldaketen inbentarioa egitea.
2. Urtegi-sistemetan eta ur-banaketan faunaren heriotza-puntuen jarraipena eta zuzenketa egitea.
Larreak:
1. Batasunaren intereseko larre- eta sastrakadi-azalerak balio natural handiko nekazaritza-sistema gisa sartzea, abeltzaintza estentsiboa sustatzeko laguntzak aplikatzen laguntzeko, 2014-2020 aldirako landa-garapeneko programen kargura.
2. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorreko Basoak eta Larreak Antolatzeko Plan Teknikoarekin koordinatuta, KBE osorako larreak antolatzeko plan bat idaztea eta onartzea, larreen jabe diren administrazioekin koordinatuta. Plan horren helburu nagusia Batasunaren intereseko belardien, larreen eta sastrakadien aprobetxamendu iraunkorra izango da.
Hezeguneak:
1. Urbiako zingiretan aldi baterako perimetro-itxiturak egitea.
2. Eremu potentzialetan prospekzio intentsibo bat egitea Carex hostiana, Menyanthes trifoliata eta Ranunculus aconitifolius espezieen egoera argi eta garbi ezartzeko, eta espezie horien populazioak daudela baieztatuz gero, segimendu-programa bat ezartzea, gutxienez hiru urtean behin.
3. Bideragarritasuna aztertzea eta, hala badagokio, kontserbazio-programa bat garatzea ex situ, honako hauek barne: hazi bideragarriak biltzea, banku germoplasman babestea eta aleak ingurune ezin hobeetan berriro sartzea, Carex hostiana, Menyanthes trifoliata eta Ranunculus aconitifolius espezieen populazioak indartzeko.
Landareak:
1. Gutxienez sei urtez behin jarraipena egitea, populazioen kontserbazio-, banaketa- eta joera-egoera ezartzeko, espezie hauei: Aconitum anthora, Aconitum variegatum, Allium victorialis, Armería pubinervis, Arnica montana, Botrychium lunaria, Asperula hirta, Carlina acaulis subsp. caulescens, Coeloglossum viride, Gentianopsis ciliata, Gentiana tutea, Geranium cinereum, Huperzia selago, Lathyrus vivantii, Lycopodium clavatum, Narcissus minor subsp. minor (N. asturiensis), Narcisssus bulbocodium, Narcissus pseudonarcissus, Meum athamanticum, Ophioglossum vulgatum, Persicaria vivipara, Pulsatilla alpina subsp. cantabrica, Silene ciliata, Tozzia alpina, Veratrum album, Viola biflora eta Viola bubanii.
2. Prospekzio intentsibo bat egitea eremu potentzialetan, Meum athamanticum-en egoera argi eta garbi ezartzeko, bereziki Zaraiako goiko aldean (Kurtzebarri, Degurixa), eta espeziearentzat egokiak izan daitezkeen beste eremu batzuetan, Elgea-Urkilla, Aizkorri, Aloña edo Aratz» Altzania mendilerroetan, eta espezie horretako populaziorik dagoen baieztatuz gero, aurreko neurriaren jarraipenean sartzea.
3. Lathyrus vivantii espeziearen eta mendi-ibilien, mendizaleen eta abereen zapalketak jasaten dituzten beste flora espezie mehatxatu batzuen populazioak identifikatzea, hesitzea eta seinaleztatzea.
4. Kontserbazio-programak ex situ garatzea, material genetikoa bilduz eta populazioak indartzeko protokoloak garatuz Allium victorialis, Asperula hirta, Geranium cinereum eta Viola biflora-rako.
5. Eremu potentzialetan prospekzio intentsiboa egitea Ribes petraeum, Saxífraga losae, Scorzonera aristata, Gypsophila repens eta Lathyrus vivantii espezieen egoera argi ezartzeko KBEan, eta espezie bakoitzaren eskakizun ekologikoak hobetzeko beharrezko neurriak proposatzea.
6. Segimendu-programa bat ezartzea eta egitea, gutxienez sei urtean behin, Allium victorialis, Arum cylindraceum, Asperula hirta, Dryopteris submontana, Geranium cinereum, Hugueninia tanacetifolia, Paris quadrifolia eta Viola biflora populazioen egoera eta joerak ebaluatu ahal izateko.
7. Bideragarritasuna aztertzea eta, hala badagokio, ex situ kontserbazio-programa bat garatzea, Allium victorialis, Arum cylindraceum, Asperula hirta, Dryopteris submontana, Geranium cinereum, Gypsophila repens, Hugueninia tanacetifolia, Lathyrus vivantii, Paris quadrifolia, Ribes petraeum, Saxífraga losae, Scorzonera aristata eta Viola biflora espezieak hazi bideragarriak biltzeko eta banku germoplasman kontserbatzeko aukera baloratuz.
Fauna:
1. KBEko eremu irekietan mirotz zurbilaren (Circus cyaneus) egoera kontrolatzeko prospekzioak egitea. Bikote ugaltzaileak erregistratuz gero, bikote horien jarraipen-programa bat ezartzea, gutxienez hiru urtean behin.
2. KBEan harkaiztietako sai zuriaren, belatz handiaren eta hontz handiaren populazioen jarraipena egitea, gutxienez hiru urtean behin. Horretarako, populazio horien ugalketa- parametroak zenbatetsiko dira, eta banakorik badagoen edo ez dagoen egiaztatuko da, baita izandako bajak, gertatutako ordezkapenak eta egon daitezkeen mehatxuak ere.
3. KBEan ugatzari buruzko jarraipena egitea, eta aldizkako kontrolak egitea espeziea finkatzen hasi dela dirudien eremuetan.
4. Aizkorri-Aratz ugatzaren banaketa-eremu osoan urtero egiten diren aldi bereko errolden eremu objektiboaren barruan sartzea, Estrategia Nazionalaren esparruan, beste autonomia-erkidego batzuekin koordinatuta, gazteen eta ia-helduen populazioa kuantifikatzeko, erroldetan parte hartzeko langile gaituak hornituz.
5. Eremu potentzialetan prospekzio intentsiboa egitea, KBEan elur-satainaren egoera argi eta garbi ezartzeko.
6. Elgeako zentral eolikoan hegaztiek eta kiropteroek izan ditzaketen talkak berrikustea eta ebaluatzea, eta, antzemanez gero, dagozkion neurri zuzentzaileak zehaztu eta ezartzea.
7. Dokumentua indarrean dagoen lehenengo bi urteetan, Aizkorri-Arazko KBEan dauden kiroptero-espezieak eta horien ugaritasuna zehaztea, babeslekuak eta eremu garrantzitsuak identifikatzea, habitataren erabilera espezieen arabera ezaugarritzea eta haien banaketa kartografiatzea. Kiropteroek koloniza ditzaketen KBEaren inguruetan dauden eraikinak berrikusiko dira.
8. KBEko kiropteroen populazioen jarraipena egitea, gutxienez hiru urtean behin.
9. Basurde-uxaldiak egiten diren eremuak mugatzea eta seinaleztatzea.
10. 79/1998 Foru Dekretuak legez ezarritako Aloñamendi-Orkatzategi-Urbiako ehiza-babeslekua, naturagune babestuaren eremuan dagoena, behar bezala seinaleztatzea.
Kudeaketa:
1. Langileen eta zerbitzuen hornidura definitzea eta egituratzea: naturagune babestua deklaratzeko helburuak lortzeko beharrezkoak diren giza baliabideak, baliabide materialak eta finantza-baliabideak.
2. Naturagune babestuaren barruan dauden hondakindegien inbentarioa eta lehengoratzea, Eginoko hirigunearen iparraldean dagoena bereziki aipatuta.
3. Aizkorri-Arazko onura publikoko mendiak mugatzea eta/edo mugarritzea, mugak ezartzea arazo gehien sortzen duten mendietatik hasita, hala nola 305 “Arbara”, 306 “Apota y Ubarrundia”, 307 “Bajero y La Peña” eta 1.034.1 Basobaltz.
4. Oñatiko Udaleko, Zeraingo eta Partzuergoetako ondare-mendiak Gipuzkoako Onura Publikoko Mendien Katalogoan sartzea.
5. Aizkorri-Arazko naturagune babestuaren garapen sozioekonomikorako programa idaztea. Programa hau egiteko oinarriak Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programan eta Eskualdeko Landa Garapeneko Programetan oinarrituko dira – Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Legetik eratorritakoak –. Programa horien lan-eremuak naturagune babestuaren Eragin Sozioekonomikoko Eremua barne hartuko du.
6. Aizkorri-Arazko Naturagune Babestuaren Erabilera Publikoko Plana idatzi eta gauzatzea, II. eranskineko 6.2.3 puntuaren arabera. Plan horretan, EKZP honetan azaltzen diren irizpideak, erregulazioak eta jarduketak jasoko dira, eta jarduerak, instalazioak eta jendearentzako zerbitzuak antolatuko dira, NBAPean ezarritako eremuaren zonifikazioa, harrera-gaitasuna eta ingurumena kontserbatzeko eta sentsibilizatzeko helburuak kontuan hartuta.
7. Aurreko neurrian aurreikusitako Planean, Aizkorri Aratzeko zonen tratamendu bereizia esleituko da, erabilera publikoko jarduerak eta ekipamenduak hartzeko duten bokazioagatik, horien intentsitatearen arabera, eta mendigunearen beheko aldeetara eramango dira ekipamendu garrantzitsuak instalatzea eskatzen duten lurraldearen erabilera handiko proposamen guztiak.
8. Naturagune babestuari buruzko informazio kartografikoa eta araudia duten panelak jartzea Aizkorri-Aratz inguruan jende gehien biltzen den tokietan.
9. Ibilgailu motordunen zirkulazioa murrizteko informazio-seinaleak instalatzea. Naturagune babestuko bide-sareko 5. mapan agertzen diren puntuetan jarriko dira gutxienez, sarbide mugatuko seinale gisa.
10. Sarbideak eta aparkalekuak egokitzea, jende gehiena hartzeko, eta arreta berezia jartzea naturagune babestuko atetzat jotzen diren zonetan. Aparkalekuak egokituko dira Leintz-Gatzagako sarbideetan, Araian, Lezeko atsedenlekuan, Araotzen, Zegaman, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusian eta Zalduondon (Zumarraundi).
11. Bisitarientzako harrera-zentroak egokitzea eta hornitzea, bat lurralde historiko bakoitzeko, Gipuzkoan izan ezik, hemen 2 baitira. Bata Arantzazun eta bestea Zegaman, espazioaren balio natural eta kulturalak zabaltzeko eta sustatzeko behar den azpiegitura barne hartzen dutenak.
12. Kudeaketa Organoak, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak bezala baso-bide eta pisten igarotzea eta erabilera arautzen duen ordenantza bat duten toki-erakundeekin koordinatuta, ibilgailu motordunen zirkulazioa arautzeko sistema bat ezarriko du naturagune babestuaren barruan. Pista pribatuak erabiltzen dituzten elkarteen kasuistika hartuko da kontuan. Horrela, ibilgailuen joan-etorria kontrolatuko da, ibilgailuen mugen barruan behar bezala justifikatutako interesak frogatzen dituzten kolektiboak sartzea ahalbidetzen duten baimenen bidez.
13. Pista eta bide publikoen erabiltzaileen erregistro bat mantenduko da, ibilgailuak eta ibilgailuentzat baimendutako zirkulazio-eremuak ezarri ahal izateko, eta babestutako naturagunean ibilgailuen sarbidea kontrolatuko da, eta horien eraginkortasuna aldizka berrikusiko da, batez ere itxituren kontserbazio-egoera eta erabiltzaileen artean dauden giltzen kopurua zainduz. Sarbideen eta aparkalekuen erabilera-mailen jarraipen-lanek azpiegitura horien etorkizuneko kudeaketa bideratuko dute, behatutako eskariaren arabera.
14. Partzuergoaren lurralderako baimenak Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak emango ditu, eta identifikazio-sistema berezia izango du.
Aralar
Basoak:
1. Baso-habitaten kontserbazio-egoeraren jarraipena egiteko seiurteko plan bat ezartzea, basoen kontserbazio-egoera zehaztasun handiagoz baloratu ahal izateko parametro kuantitatiboetan oinarrituta.
2. Baso mota bakoitzean dagoen egur hilaren kantitatea ebaluatzea, abiapuntuko balioa lortzeko, eta, aldi berean, basoko flora eta faunarentzat interesgarriak diren elementuen inbentario irekian sartu behar diren biodibertsitatea kontserbatzeko intereseko zuhaitzak identifikatzea.
3. Kudeaketa-tresnaren indarraldiko lehen hiru urteetan Naturagune Babestuko basoen egungo kontserbazio-egoerari buruzko abiapuntuko egoera behar bezala zehaztea, aurreko neurrien aplikaziotik lortutako informazioa erabiliz.
4. Pagadi eta hariztien azalera adierazgarri bat hautatzea, kontserbazio-egoera onenean dauden edo funtzio ekologiko espezifikoa betetzen duten masen artetik (konektibitatea, lurzoruaren edo akuiferoen babesa, etab.), bilakaera naturaleko eremu gisa ezartzeko.
5. OPMak antolatzeko plan teknikoak berrikustea, “Mendiak antolatzeko proiektuak. Espazio babestuak kontserbatzeko tresnak “(Europarc, 2013) eta horiek biodibertsitatea kontserbatzeko eta hobetzeko eskakizun berrietara egokitzea, helburuak, adierazle neurgarriak eta baso-biodibertsitatea babesteko, basoen naturaltasuna eta osotasun ekologikoa hobetzeko eta ingurumen- zerbitzuak ematen direla bermatzeko neurri espezifikoak barne. Horiek dira planaren edo proiektuaren lehentasunezko helburuak antolamendu-eremu publiko osoan.
6. Onura publikoko mendietako kanpoko espezieen landaketak baso autoktonoetara itzultzeko proiektua eta egutegia idaztea.
7. Babestutako Naturguneko basoetan egur hilaren eskuragarritasuna handitzea, suegurraren eta zuraren eskaria ebaluatuz, eta pagadietan eta hariztietan eraztun eta mozketen bidez sortzeko prozesua azkartuz, tamaina desberdinetako 40 m3/ha-ko batez besteko balioak lortu arte, gutxienez 25 cm-tik gorako eta 2 m-tik gorako altuera duten bost zuhaitz hil zutik/ha barne hartuta.
8. Klareo selektiboak egitea Marumendiko pagadietan eta Aietsu eta Lizarrusti artean garatzen den pagadi azidofiloan, Naturagune Babestuaren hegoaldean, interes ekologikoko oinak errespetatuz eta moztutako zuhaitzetatik datorren egurra lurrean utziz, baita zutik eraztundutako pagoak ere, ezarritako zur hilaren parametroak hobetzeko.
9. Soilguneak egitea eta espezie sekundarioak barreiatzeko unadak landatzea Enirioko pagadietan, hektareako pagoaz bestelako 12 zuhaitzeko dentsitatera iritsi arte.
10. Artadi kantauriarretan soilketak eta resalbeoak egitea, mendi altu moduko birsorkuntza naturala, zuhaitz helduen hazkundea eta gutxienez % 10eko dibertsitate espezifikoa bultzatzeko epe ertainean.
11. Ganadua baztertzeko itxiturak jartzea, leheneratzearen garapena errazteko, eta artadi kantauriarraren birsorkuntza naturalari laguntzeko jarduerak egitea, beharrezkotzat jotzen bada, inguruko artadietan jatorria duten haziak edo landareak landatuz, aurreko lanak egiteaz gain.
12. Basoetan abereak baztertzeko itxitura perimetralak ezartzea, birsortze-tasa 10etik beherako plantula/helduen erlazioarekin egiaztatzen bada. Halaber, itxiturak egingo dira leheneratze-mozketak egiten diren eremuetan.
Ibaiak
1. Erreketako landarediaren kartografia bat egitea, behar adinako eskala-mailan, eta haren kontserbazio-egoera ezartzea “Riparian Quality Index Adapted” (RQIA) aplikatuz eta babes zorrotzeko eta lehengoratze ekologikoko tartetzat hartu beharko diren zatiak identifikatuz.
2. Bisoi europarraren jarraipen-kanpainak egitea, gutxienez hiru urtean behin, Agauntza, Amundarain (Zaldibia), Urtsuerreka eta Aia-Iturrieta ibaietan, eta bertako populazioen egungo egoera zehaztea.
3. Zehatz-mehatz definitzea Europako ibai- karramarroaren egungo kontserbazio-egoera: zatien luzera zehatz-mehatz kartografiatuta banatzea, populazioen ugaritasuna zehaztea (dentsitate-kalkuluak eta okupatutako ibilgu-kilometroen zenbaketa), eta Procambarus clarkii eta Pascifastacus leniusculus ibaien zati libreak identifikatzea, baldintza onak baitituzte Austropotamobius italicus espeziearen populazio egonkorrak birsartzeko eta mantentzeko.
4. Gutxienez hiru urtean behin prospekzio bat egitea, Naturagune Babestuko ibai-sarean karramarro autoktonoaren (Austrapotamobius italicus) populazioen joera kontrolatzeko.
5. Haltzadi kantauriarra gutxienez 10 metroko zerrenda batean lehengoratzea, ubidearen bi aldeetan, ibaiadarretako erreketan eta Agauntza, Zaldibia eta Arritzaga ibaien ertzetan, gutxienez 5.000 metro linealetan, eta, ahal dela, Arritzaga, Ipernuko erreka eta Urtsuerrekaren goiko aldean. Haltzadia lehengoratzea lehenetsiko da landaketa produktiboek okupatzen dituzten ibaiertzeko tarteetan.
6. Erreka nagusietan desagertutako ur-emakidekin lotutako obra zibila ezabatzea, bai eta organismo eskudunaren baimenik ez duten presa eta presa txiki guztietatik edo espeziearen biziraupena arriskuan jartzen duten guztietatik ere.
Larreak:
1. Batasunaren intereseko larre- eta sastrakadi-azalerak balio natural handiko nekazaritza-eremu gisa sartzea, abeltzaintza estentsiboa sustatzeko laguntzak aplikatzen laguntzeko, 2014-2020 aldirako landa-garapeneko programen kargura.
2. Naturagune babestu osorako larreak antolatzeko plana idaztea eta onartzea.
3. Azienda baztertzeko itxiturak ezartzea higadura-arazoak hautematen diren larreetan, honako eremu hauek lehenetsiz: Ondarreko Langa, Larraone, Uzkuiti-Elordi, Salinerreka, Zotaleta, Pardarri, Ordeka eta Alotza. Espezie potentzial nagusiko edo haren bigarren mailako zuhaiztiak lehengoratzeko aukera aztertuko da, hala nola mendiko arantzak, maldan dauden lekuetan, azaleko lurzoruekin.
Landareak:
1. Segimendua egitea, gutxienez sei urtez behin, honako populazio hauen kontserbazio-, banaketa- eta joera-egoera ezartzeko: Aconitum variegatum, Armeria pubinervis, Arnica montana, Carlina acaulis subsp. caulescens, Cicerbita plumieri, Crepis pyrenaica, Himantoglossum hircinum, Lathyrus vivantii, Lycopodium clavatum, Narcissus minor subsp. minor (N. asturiensis), Narcisssus pseudonarcissus gr. nobilis-varduliensis, Nigritella gabasiana, Ophioglossum vulgatum, Pedicularis foliosa, Tofieldia calyculata, Trollius europaeus, Veratrum album eta Viola bubanii.
2. Eremu potentzialetan prospekzio intentsiboa egitea, Pulsatilla alpina subsp. cantabrica eta Ribes petraeum espezieen egoera argi ezartzeko Naturagune Babestuan, espezie bakoitzaren eskakizun ekologikoak hobetzeko beharrezko neurriak proposatuz.
3. Segimendu-programa bat ezartzea eta egitea, gutxienez sei urtez behin, Allium victorialis, Dryopteris submontana, Paris quadrifolia, Pulsatilla alpina subsp. cantabrica eta Ribes petraeum populazioen egoera eta joerak ebaluatu ahal izateko.
4. Eremu potentzialetan prospekzio intentsiboa egitea Coeloglossum viride, Geum pyrenaicum, Geum rivale, Lycopodium clavatum eta Senecio doronicum espezieen egoera argi eta garbi ezartzeko Naturagune Babestuaren eremuan, eta espezie horietakoren baten populaziorik dagoen baieztatuz gero, aurreko neurriaren jarraipenean sartzea.
5. Bideragarritasuna aztertzea eta, hala badagokio, ex situ kontserbazio-programa bat garatzea, Aconitum variegatum, Armeria pubinervis, Arnica montana, Carlina acaulis subsp. caulescens, Cicerbita plumieri, Coeloglossum viride, Crepis pyrenaica, Geum pyrenaicum, Geum rivale, Himantoglossum hircinum, Lathyrus vivantii, Nigritella gabasiana, Pedicularis foliosa, Senecio doronicum, Tofieldia calyculata, Trollius europaeus, Veratrum album eta Viola bubanii.
6. Bideragarritasuna aztertzea eta, hala badagokio, kontserbazio-programa bat garatzea ex situ, Allium victorialis, Dryopteris submontana, Paris quadrifolia, Pulsatilla alpina subsp. cantabrica eta Ribes petraeum espezieak hazi bideragarriak biltzeko eta banku germoplasman babesteko aukera baloratuz.
7. Desagertzeko arriskuan dauden espezieak haztea eta hedatzea (Lathyrus vivantii, Cicerbita plumieri, Geum rivale eta Nigritella gabasiana), ex situ kontserbazio-programatik abiatuta, eta indartze-programak garatzea, espezie bakoitzeko gutxienez 250 ale ugaltzailera iritsi arte. Gainerako espezie mehatxatuen kasuan, jarduera horiek egingo dira naturagune babestuaren barruan dauden populazioak 250 ale baino gutxiago direnean (adib. Arnica montana, Senecio doronicum edo Trollius europaeus).
8. Gutxienez 6 urtean behin monitorizatzea Cladium mariscus espeziearen zingira, trantsizio-zohikaztegia eta Igaratzako putzua, kontuan hartuta Cladium-eko aleen loratze-maila eta bizitasuna, flora- aberastasuna, zurezko espezieen edo espezie aloktonoen agerpena eta eragina, bai eta espezie nitrofiloen, higatutako eremuen eta urpean hartutako gainazalaren bilakaera ere.
9. Cladium mariscus zingiraren funtzionaltasun ekologikoa lehengoratzea.
10. Cladium mariscum zingiraren kontserbazio-egoera babesteko eta hobetzeko aplikatutako neurrien eraginkortasuna ebaluatzea.
11. Igaratzako trantsizio-zohikaztegian instalatutako bazterketa-itxitura mantentzea, edozein ganadu mota bi urtez sar ez dadin. Egin beharreko azterketak egin ondoren, ardi-azienda hesituta mantentzea edo iragazkortzea baloratuko da.
Fauna:
1. Mirotz zurbilaren (Circus cyaneus) egoera kontrolatzeko prospekzioak egitea naturagune babestuko eremu irekietan. Bikote ugaltzaileak erregistratuz gero, bikote horien jarraipen- programa bat ezartzea, gutxienez hiru urtean behin.
2. Naturagune babestuko harkaiztietan sai zuriaren, belatz handiaren eta hontz handiaren populazioen jarraipena egitea, gutxienez hiru urtean behin. Horretarako, populazio horien ugalketa-parametroak balioetsiko dira, eta banakorik badagoen edo ez dagoen egiaztatuko da, baita izandako bajak, gertatutako ordezkapenak eta egon daitezkeen mehatxuak ere.
3. Ugatzen populazioaren jarraipena egitea Naturagune Babestuan, gutxienez hiru urtean behin, banakorik badagoen edo ez dagoen egiaztatzeko, baita izandako bajak, gertatutako ordezkapenak eta egon daitezkeen mehatxuak identifikatzeko ere.
4. Dokumentuaren indarraldiko lehen bi urteetan, Aralar Naturagune Babestuan dauden kiroptero-espezieak eta horien ugaritasuna zehaztea, babeslekuak eta eremu garrantzitsuak identifikatzea, habitataren erabilera espezieen arabera ezaugarritzea eta haien banaketa kartografiatzea. Kiropteroek koloniza ditzaketen Naturagune Babestuaren inguruetan dauden eraikinak berrikusiko dira.
5. Naturagune babestuko kiropteroen populazioen jarraipena egitea, gutxienez hiru urtero.
6. Turismo-, kirol- eta baso-jarduerek kiropteroen komunitatean dituzten ondorioen azterketa egitea eta erabilera horiek arautzea, ondorioek hala gomendatzen dutenean.
7. “Basoko fauna eta florarentzat balioa duten elementu natural, kultural eta geomorfologikoen inbentario geoerreferentziatu irekia” sortzea. Inbentarioan jasotako elementuak karakterizatu beharko dira, eta, gutxienez, zergatik sartu diren adierazi beharko da.
8. Aralar Naturagune Babestutik eta haren ingurutik Basafauna Berreskuratzeko Zentrora sartzen diren basaespezie guztien erregistro informatikoa egitea.
9. Lortutako informazioarekin, puntu beltzen mapa bat egitea, honako hauei buruzko informazio georreferentziatua barne hartuta: linea elektrikoekin edo beste azpiegitura batzuekin izandako talkak, elektrokuzio bidezko heriotza, tiroak, pozoitzeak, harrapatzeak eta arrazoi ez-naturalengatik maiz hiltzen den beste edozein arrazoi. Hiru urtean behin eguneratuko da mapa, eta neurri zuzentzaileak proposatuko dira plan honetan eta hurrengoetan sartzeko.
10. Basafaunaren heriotza ez-naturalari, hartutako prebentzio-neurriei eta haien emaitzei buruzko urteko txostena egitea, pertsona eta erakunde interesdunen sarbidea bermatuz.
Antolaketa:
Aralar Naturagune Babestua kudeaketa-unitate espezifiko eta argi eta garbi identifikagarri batez hornitzea, haren adierazpenean finkatutako helburuak betetzeko, haren dimentsioa eta organo kudeatzailearen zerbitzu zentralekiko mendekotasuna definituz.
Pagoeta
Basoak:
1. Zuhaitz lepatu, heldu eta seneszenteen unadak aurkitzea, kartografiatzea eta geoerreferentziatzea, eta zonifikazioan sartzea, Babes Zorrotzeko Eremu edo Leheneratze Ekologikoko Eremu gisa, kasuaren arabera. Horren ondorioz, horien karakterizazioa egingo da, haien kontserbazio-egoera ebaluatzeko, unada horiek maneiatzeko plan bat egiteko eta abian jartzeko, tresna honen indarraldiaren barruan.
2. Altzolaraserrekako, Mindikoerrekako eta Orbelaungo pago eta haritzen masa mistoetarako kudeaketa-irizpideak ezartzea, inpaktu txikiko esku-hartzeak eginez, hala nola eraztunduz. Kasu horretan, espezie exotikoetan jardungo da lehenik, eta pagoetan bigarrenik.
3. Kudeatutako basoetan egur hilaren kantitatea handitzea, prozesua azkartuz zuhaitzak eraztunduz, gutxienez 20 m3/ha-ko balioetara iritsi arte, substratu kantitate egokia hornitzeko baliabide horien mende dauden taldeei.
4. Pagadiko eta hariztietako masa homogeneoen barruan fruta-espezieen unaden (otsalizarrak, gereziondoak, sagarrondoak, etab.) soilguneak, ekotonoak eta unadak kokatzea, kartografiatzea eta georreferentziatzea, eta zonakatzean Babes Zorrotzeko Eremu gisa sartzea, Pagoetan dauden gaztainadiak, artadi kantauriarrak eta amildegiko mazelako basoak bezala.
5. Azkarate-Azkarateko arteari eusteko osasun-neurriak hartuko dira, eta haren ingurua Babes Zorrotzeko Zona gisa sartuko da.
6. Basoen plangintzan, erabileran eta kudeaketan parte hartzen duten baso-eragileen prestakuntza sustatzea, basoak kontserbatzeko kudeaketari buruzko urteko ikastaro baten bidez.
7. Pagadi azidofiloaren eta hariztiaren eremu potentzialean dauden baso-sailak pagadi eta harizti bihurtzeko egutegia idaztea. Plangintza horrek epe labur, ertain eta luzerako jarduketak jaso behar ditu. Lur pribatuei edo udal-lursailei eragiten badiete, baso-kudeaketa iraunkorreko plan bat idatziko da, 2007-2013 Landa Garapeneko Programaren eta hurrengoen esparruan, jarduketek xede horretarako aurreikusitako laguntzak jaso ahal izan ditzaten.
8. Aurreko neurrian identifikatutako jarduketak gauzatzen dira, pagadi azidofiloaren azalera 20 ha handitu arte, eta hariztiarena beste 20 ha handitu arte.
Ibaiak:
1. Erreka eta ubideetako landarediaren kartografia espezifikoa egitea xehetasun-eskalan, eta kontserbazio-egoera definitzeko irizpide kuantitatiboak ezartzea.
2. Zonakatzean kontserbazio-egoera txarra duten haltzadi guztiak sartzea, bai eta lehengoratze ekologikoko zonak ere. Egoera horretatik kanpo utzi ahal izango dira lehengoratzeko zailak diren eremuak, baldin eta azalera potentzialaren % 30 gainditzen ez badute eta lekuaren osotasun ekologikoa arriskuan jartzen ez badute.
3. Erriberako landarediaren 5 metroko zabalerako zerrenda jarraitua leheneratzea, azalera potentzialaren % 50ean gutxienez, eta zabalera hori handitzea erliebeak ahalbidetzen duenean eta mendi-hegaleko beste baso batzuekin kontaktuan egotea erraztuz. Mindiko-Erreka, Sarrosa erreka eta Granada erreketan jardungo da lehentasunez. Lursail partikularren kasuan, Landa Garapeneko Programan aurreikusitako neurriak aplikatzen lagunduko da.
4. Iturburu petrifikatzaile tofikoetako (trabertinoak, horma urtsuen komunitateak eta Woodwardia radicans eta Trichomanes speciosum kokapenak babes zorrotzeko eremuan sartu; horrek kartografiatzea eta karakterizazio xehea ekarriko du, eta babes-neurri espezifikoak ezartzea.
Larreak:
1. Larreak antolatzeko plan bat onartzea eta aplikatzea. Plan horretan, honako hauek ezarriko dira: abere motak larreetan eta, oro har, mendian egongo diren aldia, abere-mota bakoitzaren sarrera- eta irteera-datak, abeltzaintza-kargak eta abereen erabilera.
2. Sega-belardiak mantentzeko ingurumen-kontratuak sinatzea, inbentariatutako azaleraren % 60an gutxienez.
Landareak:
1. Narcissus pseudonarcissus populazioak kokatzea, dauden lursailak Babes Zorrotzeko Eremu gisa sartzea eta espeziearen kontserbazioarekin bateragarriak diren larreak eta belardiak erabiltzeko irizpideak ezartzea.
Animaliak:
1. Zehatz-mehatz definitzea Europako ibai-karramarroaren egungo kontserbazio-egoera. Horretarako, kokalekuak identifikatuko dira, zatien luzera eta populazioen ugaritasuna xehetasunez kartografiatuz. Populazio trinkoen kasuan dentsitate-kalkuluak eta espezieak okupatutako ibilgu-kilometroen zenbaketa barne hartu behar dituzte, baita Austropotamobius pallipes espeziearentzat baldintza onak dituztenak eta Procambarus clarkii eta Pascifastacus leniusculus-ik gabe dauden ibai-tarteak ere.
2. Parke Naturaleko basozainek ezkutuko arrantzaren gainean duen kontrola areagotzea, bereziki udan, eta Austropotamobius pallipes espeziearen populazioen urteko jarraipena egitea.
3. Pagoetako KBEtik eta haren ingurutik Basa-fauna Berreskuratzeko Zentrora sartzen diren basa-espezie guztien erregistro informatikoa egitea. Lesio-motari, lesioaren kausari eta bilketa-puntuaren koordenatu geografikoari buruzko datuak jasoko dira. Pozoitzearen kasuan, analisi toxikologikoak egingo dira, emaitzen fidagarritasuna ziurtatzeko metodoak erabiliz, jarduera penalak eta administratiboak hasteari begira.
4. Lortutako informazioarekin puntu beltzen mapa bat egingo da, eta bertan informazio georreferentziatua jasoko da honako hauei buruz: beste azpiegitura batzuen linea elektrikodun talkak, elektrokuzio bidezko heriotza, tiroak, pozoitzeak, harrapatzeak eta arrazoi ez-naturalengatik maiz hiltzen den beste edozein arrazoi. Hiru urtean behin eguneratuko da mapa, eta neurri zuzentzaileak proposatuko dira plan honetan eta hurrengoetan sartzeko.
5. Natura Babesteko Batzorde Nazionalak onartutako Pozoitze Kasuetarako Jarduketa Protokoloa aplikatzea, eta peritu-frogak legezko berme guztiekin egiteko gomendioak bilduko dituen dokumentu tekniko bat egitea.
6. Basafaunaren heriotza ez-naturalari, hartutako prebentzio-neurriei eta haien emaitzei buruzko urteko txostena egitea, pertsona eta erakunde interesdunen sarbidea bermatuz.
Kudeaketa:
1. Basoko fauna eta florarentzat balioa duten elementu natural, kultural eta geomorfologikoen inbentario geoerreferentziatu irekia sortzea.
2. Babes bereziko erregimenean dauden habitat eta basa-espezie guztien kontserbazio-egoera definitzea, informazioa arin erabili ahal izateko, Habitatei buruzko Zuzentarauaren 17. artikuluaren ondoriozko informazio estandarizatua transmititzeko betebeharrak betetze aldera.
3. Jarraipen Batzordearen funtzionamendua hiru urtez behin ebaluatzea, kontuan hartuta haren funtzionamenduak balio izan duen gizarte-errealitatera hobeto egokitzen diren kudeaketa-erabakiak hartzeko, KBEaren kudeaketari eta existentziari ematen zaion gizarte-babesa handitzeko, horri buruzko herritarren informazioa hobetzeko, eta kontserbazioari buruzko ideiak kontrastatzea eta eztabaida pizteko. Ebaluazioan, kideen eta ordezkatzen dituzten kolektiboen balorazioa hartuko da kontuan.
4. Flora eta fauna kontserbatzeko neurriei buruzko komunikazio- eta informazio- programa bat garatzea, neurri horien eraginpean egon daitezkeen edo aktiboki inplika daitezkeen gizarte-sektoreentzat.
5. Parke naturalaren mugaketa doitzea, dokumentu honetan proposatutako mugaketarekin bat etor dadin.
2024ko urriaren 2an
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545