Astelehenero 8:00etan zure epostan
Joan den astean Azkoitiko tirada geratu zen bertan behera eta aste honetan, berriz, Lezokoa. Irudia honela agertzen da Ehiza Federazioaren beraren facebooken.
Ez ba, joan den larunbatean Azkoitian egin behar zuten usakume-tirada ez zen bezperan bertan “atzeratu” “arazo teknikoengatik”, Gipuzkoako Ehiza Federazioak esan zuen bezala, arazo legalengatik baizik, Eguzkik eta beste batzuek susmatu genuen bezala (ikus Usakume-tiroa jomugan – Eguzki Talde Ekologista). Hori ageri-agerian geratu da gaur, Aldundiak usakume-tirada guztiak behin-behinean bertan behera uzteko erabaki duela jakin dugunean. Behin-behinean, noiz arte, ordea? Zerbitzu juridikoek behar bezala aztertu arte Haiekin elkarte animalistak aurkeztutako salaketa. Salaketa horren arabera, usakume-tiradak debekatuta daude iazko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan animaliak babesteko lege berria onartu zenetik.
Izan ere, Ehiza Federazioak berak eman du facebooken bidez Aldundiak hartutako erabakiaren berri. Halaber, datorren larunbatean Jaizkibelen antolatuta zegoen tirada ere “atzeratu” egin dela jakinarazi du. Alabaina, temati, jarraitzen du esaten “atzerapena” “arazo teknikoei” zor zaiela.
Federazioak usakume- eta galeper-tiradak legezkoak direla defendatzen du, jakina. Gauzak horrela, Aldundiaren zerbitzu juridikoek gauza bat ala bestea esan, kontu honek epaitegian bukatzeko itxura guztia du. Honek hasi baino ez du egin.
EGUZKI, 2023ko maiatzean
La entrada Gipuzkoako Aldundiak usakume-tiradak behin-behinean bertan behera uztea erabaki du; beraz, Azkoitikoa ez zen “arazo teknikoengatik” atzeratu, arazo legalengatik baizik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545